[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Brasilgo Inperioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brasilgo Inperioa
Império do Brasil
1822 – 1889
Monarkia konstituzionala
Brasilgo bandera

Brasilgo armarria

Brasilgo Inperioa 1828. urtean
Geografia
HiriburuakRio de Janeiro
Biztanleria14.333.915 (1889)
Azalera8.337.218 (1889) km²
Ekonomia
Diruaerreala
Kultura
Hizkuntza(k)portugesa
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Historia
Aurrekoak
Portugal, Brasil eta Algarveko Erresuma Batua
Brasilgo Erresuma
Ondorengoak
Brasilgo Lehen Errepublika
Uruguai

Brasilgo Inperioa 1822 eta 1889 bitartean existitu zen estatu bat da, Brasilgo Estatu Batuen aurretik.

Brasilgo Inperioa Brasilgo Erresuma Portugal, Brasil eta Algarveko Erresuma Batutik banandu zuen Brasilgo Independentzia Gerraren amaieran ezarri zen, eta Brasilen Errepublika Aldarrikapena gertatu zen arte iraun zuen, kolpe militar bat, honen ondoren Inperioa desegin zelarik, 1889an. Inperioaren garaia Brasilgo Lehen Inperioa, Erregeordetza Garaia eta Brasilgo Bigarren Inperioa izeneko garaietan banatzen da. Garai hau iristean, jada ez da erabiltzen Brasilgo errege titulua, bertako monarkak Brasilgo Enperadore titulua hartuz.

Inperiora goraketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugal, Brasil eta Algarveko Erresuma Batua 1825ean desegina geratu ondoren, Brasilgo printze titulua portugaldar tronurako printze hautagaiengandik ezabatua izan zen, hauek soilik Bragantzako duke titulua zeramatelarik. Nominalki, Pedro I.a Brasilgoa izan zen bi tituluak izan zituen azkenekoa, Brasilgo Printze Erregeorde izan zelarik denbora laburrez Independentziaren aurretik. Pedro I.ak, era berean, Brasilgo enperadoreen leinua hasi zuen Rio de Janeiroko Kapera Inperialean Brasilgo Enperadore koroatua izan zenetik 1822ko urriak 12an. Hala ere, Brasilgo Printze Inperial tituluarekin ere, Pedro Bragantzakoa eta bere semea apenas egon ziren tronu inperialean.

Pedro I.ak tronuari uko egin ostean Erregeordetza Garaia hasten da, Pedro II.a Brasilgoa adin nagusitasunera iritsi eta jaiotzatik zuen tronuratze eskubidea erabiltzeko gai izan zen arte iraun zuena.

Brasilgo Enperadore Titularra - Bragantza leinua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brasilgo Independentzia Gerra amaitu ondoren Rio de Janeiroko hitzarmena ezarri zen 1825eko abuztuak 29an Portugal eta Brasilen artean. Hitzarmen honen arabera, portugaldar koroak antzinako Brasilgo erresumaren independentzia errekonozitzen zuen, baina Pedro I.a Brasilgoaren aita zen Joan VI.a Portugalgoarentzat erreserbatzen zuen Brasilgo Enperadore titulua. Aipaturiko hitzarmenak, hasiera batean behintzat, 1824ko brasildar konstituzioaren aurreko araua baliogabetzen zuen, gobernariak, aldi berean, bere boterea Portugalen eta Brasilen erabiltzea debekatzen zuena. Edonola ere, Joan VI.a ez zen de factoko enperadorea izan, ez bait zen hala izendatua izan, eta ez zuen inongo ekintza politikorik egin, eta Pedro I.ak are gutxiago izendatu zuen bere burua enperadore ohi bezala. Bi brasildar enperadore egotearen egoera bitxi honek gutxi iraun zuen, zazpi hilabete beranduago Joan VI.a hil bait zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]