[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Bernart II.a Gaskoiniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bernat II.a Tumapaler Armagnacekoa» orritik birbideratua)
Bernart II.a Gaskoiniakoa
Duke of Gascony (en) Itzuli

1039 - 1052
Oto II.a Gaskoniakoa - Gilen VIII.a Akitaniakoa
Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaBaskoniako dukerria
Heriotza? (994/1004 urte)
Familia
AitaGerald I of Armagnac
AmaAdelais
Ezkontidea(k)Ermengarda
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Armagnac (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfeudatory (en) Itzuli

Bernart II.a[1][2] (c.1020-1064 eta 1090 artean), Tumpaler edo Tumapaler ezizenaz ezaguna, Baskoniako duke (1039-1052) eta Armañaceko kondea (1020-1061) izan zen[3].

Bernartek Adalais, Gilen V.a Akitaniakoa eta Briskaren alaba, ama eta Girard I.a Trancaleon Armagnaceko kondea aita zituen. Briskak Gilen II.a Gaskoiniakoa aita zuenez, Baskoniako konderria izateko eskubideak jarauntsi zituen. Briskaren eskubideak Oto bere semeari pasa zizkion Antso VI.a bere neba 1032an hil zenean. 1039an Oto bere osaba hil zenean, Bernart hautatu zuten duke, hala ere litekeena da bakarrik Bordeleko konderrian eta hegoaldeko eskualdeetan izatea[4]. Bere titulua Gilen VIII.a Akitaniakoa bere osabak eztabaidan jardun zuen, nahiz eta honek Gilen II.aren senidea ez zen. Hala ere emaztea Garsenda zuen, amaren partetik Antso VI.a Gaskoiniakoaren iloba zena.

Gerra luze baten ondoren, Aturrin, Cazères and Grenade artean, egindako La Castelleko guduan menderatua izan ondoren, Gaskoinia alde batera utzi zuen 15.000 solidoen truke. Hala eta guztiz ere, titulua ia hutsik zegoen Gaskoinia infanterritan zatituta zegoelako, Bearno, Bigorra, Armañac, Comminges eta Astaraceko kondeen eskuetan zeudenak. Gudu hartan Bernartek Aucheko artzapezpikua borrokatu zuen. 1052ko maiatzaren 4 baino lehen Baskoniako dukerriari eta 1061 inguruan Armagnaceko konderriari uko egin zizkion. Litekeena da gero monasterio batean sartzea. 1063ko maiatzean Gilenen aurkako gaskoi baroien matxinada zuzendu zuen, ordurako Akitaniako dukea bazena. Porrot handia jazo ondoren desagertu egin zen, baina agian 1090 arte ez zen hil.

Ezkontza eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ermengardarekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak
  2. frantsesez: Bernard; okzitanieraz: Bernat; gaztelaniaz: Bernardo
  3. Collins, Roger. "The Basques". Blackwell Publishing: Londres, 1990
  4. Higounet, Charles. "Bordeaux pendant le haut moyen age". Bordele, 1963
  5. Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.


Aurrekoa
Oto II.a Gaskoiniakoa
Baskoniako dukea
1039-1052
Ondorengoa
Gilen VIII.a Akitaniakoa