[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Belchiteko gudua

Koordenatuak: 41°18′N 0°42′W / 41.3°N 0.7°W / 41.3; -0.7
Wikipedia, Entziklopedia askea
Belchiteko gudua
Espainiako Gerra Zibila
Belchiteko kale eta eraikinak guztiz suntsituta
Data1937ko abuztuaren 24a - 1937ko irailaren 7a
LekuaBelchite, Zaragozatik gertu
Koordenatuak41°18′N 0°42′W / 41.3°N 0.7°W / 41.3; -0.7
EmaitzaErrepublikanoen garaipen taktikoa.
Gudulariak
 Espainiako Bigarren Errepublika
Nazioarteko Brigadak
Espainia Alde Nazionala
Buruzagiak
Enrique Líster Alfonso Trallero 
Indarra
80.000 soldadu
105 tanke
90 hegazkin
50.000–100.000 soldadu
Galerak
2.800 hildako
6.000 zauritu
2.000 hildako
600 zauritu
2.411 preso

Belchiteko gudua 1937ko abuztuaren 24an eta irailaren 6a bitartean Belchite udalerrian (Zaragoza) gertatu zen Espainiako Gerra Zibilaren gudua izan zen. Herri honen konkistak Errepublikaren aldeko militar ugari mobilizatu zituen, operazioaren helburu nagusia Aragoiko hiribururaino (Zaragoza) iristea zelarik[1].

Belchiteko borroka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errepublikanoen eraso mapa (1937ko abuztu-irail artean)

Batailan parte hartu zuten soldaduek burdinazko eta zementuzko gotorlekuetan babestuta zeuden. Metrailadun habia ugarietan ezkutaturik, matxinoek Belchiteko eraikinak aprobetxatu zituzten defentsa itxitako gailua instalatzeko. Bestetik, harez osatutako poltsak, autoak eta hondakinak jarriko zituzten herriko kaleetan barrikadak egiteko. Honek indar errepublikanoek eraso saiakera bidea moteldu nahi izan zuten. Errepublikaren aldekoak ez bezala, tropa matxinoek ongi hornituta zeuden setio luze bati aurre egiteko. Errepublikako gudarosteak ezin zuen denbora gehiago alferrik galdu eta, beraz, hiria zuzenean erasotzea erabaki zuten. Kale borroka gogorrak izan ziren Aragoiko uda itogarri eta beroa jasanezina suertatu zitzaien. Hau gutxi balitz, setiatuei ur horniketa moztu zitzaien. Borrokaren intentsitate maila handitu ahala, janari eta osasun hornikuntza eskasa nabaritzen hasi zen[2].

Hiriko erasoa XV. Nazioarteko Brigadari egokitu zitzaion. Abuztuaren 31n brigadako kideek petrolio lantegira iristea lortu zuten. Hurrengo egunean, Errepublikarren aldeko hegazkinek, sistematikoki eraso zuten hirigunea. Bestalde, artilleria errepublikanoak bonbardaketa gogorra egin zuen bertako posizioetatik Cabezo del Lobo herrian, lau kilometrotara. Irailaren 3-4 egunen bitartean, etxez etxe borrokak gertatu ziren Alderdi Nazionaleko kideak eroriz. Borroka inportanteenak kale Nagusiaren inguruan izan ziren.4. egunerako, oraindik bi erresistentzia gune zeuden herrian: udaletxea, plaza berrian kokatua, eta San Martin eliza, Belchite ekialdeko muturrean kokatua.

5. egunean, San Martin eliza indar errepublikanoak hartu zuen, hildako ugari izan ondoren. Egun horretan, Sebastián Pozas jeneralak, Ekialdeko Armadako komandantea, Belchite bisitatu zuen eta nazioarteko brigadak kentzeko erabakia hartu zuen. Hemendik aurrera, Espainiako bi brigada misto zeuden: 32a eta 153a, azken eragiketen arduradunak bihurtuko zirenak. 5 eta 6 eguneko lehen orduetan udaletxean aurre egin zuten azken defendatzaileak, etsipenez, ihes egiten saiatu ziren. Hauetako hirurehun inguruk, ihes egitea lortu zuten eta laurogeita hamar inguru, iritsi ziren Zaragozara. Trallero alkate komandantea hil zen borrokan, Plaza Berrian mortero bat maneiatzen ari zen bitartean. Baita ere, bertako bizilagunak hil ziren. Irailaren 6an Belchite azkenik, indar errepublikanoek segurtatu zuten[3].

Matxinoek kanpoaldeko setioa hausten saiatu ziren Zaragozatik. Abuztuaren 30ean matxinoen indarrek kontraofensiba abiarazi zuten Belchite hartzeko, baina Kléberren 45. Dibisioak geldiarazi zuen erasoa, misioak huts eginez. Beraz, ez zuen ekiditu udalerriaren boterea Errepublikako Herri Armadaren eskuetan erortzea.

Azkenean, Belchiteko gudua errepublikanoen menpe geratu zen. Bi bandoen arteko borrokak, erabat suntsitu zuten herria. 15 egun luzeetan zehar, 5.000 pertsona hil zirela kalkulatzen da: Errepublikanoen aldeko indarrek 2411 pertsona atxilotuz.

Operazioak, Zaragozako ofentsibaren atzerapena eragin zuen, bando matxinatuak beren posizioak indartu zituztelarik, aurrealdea sendotuz. Emilio Kléberen gudarosteak ezin izan zuen Aragoiko hiriburuaren aurkako eraso erabakigarririk abiarazi.

Gerra ostean, Francisco Francoren erregimenak herria ez berreraikitzea erabaki zuen, baizik eta beste bat eraikitzea Belchite Berria izenarekin ezagutzen dena, preso errepublikanoak lanesku moduan erabiliz. Aurreko herriaren sortutako hondakinak, gerra zibilaren oroigarri gisa utzi zituzten. Multzoa "Pueblo Viejo de Belchite" izenarekin ezagutzen da.

Hiri Berriaren eraikuntza, preso errepublikanoen batailoiak burutu zuen. Gutxi gorabehera,1.000 gizon izango ziren lanean eta "Errusia txikia" delakoaren kontzentrazio esparru batean atxilotuko zituzten. Kontzentrazio eremuko pabiloietan, presoez gain, ezkerreko ideologiako pertsonak eta familiako kideak zeuden.

Borroka eta errepresio desberdinetako biktimak lurperatu zituzten. Matxinatuen bandoak, petrolio putzu batean amankomunean lurperatu zituzten.Alderdi errepublikanoaren biktimak ez ziren lurperatu, eta horietako batzuk, iraingarritasun osoz, herriko plazan erre behar izan zituzten, beste batzuk, batez ere errepresioan fusilatutakoak, abandonatutako beste leku batzuetan.

2007tik Alde Zaharra hesituta dago eta bisita gidatuak bakarrik onartzen dira. Udaletxeak eguneko bisitak egiten ditu egunero eta gauez asteburuetan. [4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Madonado, José María. (2007). El frente de Aragón. La Guerra Civil en Aragón (1936-1938). Mira, 43-47 or. ISBN 978-8484652373..
  2. (Gaztelaniaz) Michonneau, Stéphane. (2017). Fue ayer: Belchite. Un pueblo frente a la cuestión del pasado. Prensas de la Universidad de Zaragoza, 17-32 or. ISBN 9788416933280..
  3. (Gaztelaniaz) Salas, Ramón. (2006). Historia del Ejército Popular de la República. La Esfera de los Libros, 17-35 or. ISBN 849-7344650..
  4. (Gaztelaniaz) Michonneau, Stéphane. (2017). Fue ayer: Belchite. Un pueblo frente a la cuestión del pasado. , 78-98 or. ISBN 9788416933280..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]