Baseek katalizatutako deskonposizio
Baseek katalizatutako deskonposizioa edo Base Catalysed Decomposition (BCD) prozesu kimiko bat da poluitzaile organiko iraunkor kloratuak eta ez-kloratuak tratatzeko baliatzen dena. AEBetako Ingurumena Babesteko Agentziak (EPA) garatutako prozesua da[1].
Hondakin likido zein solidoak erreaktibo alkalinoz (NaOH), irakite-puntu altuko hidrokarburo batez eta katalizatzaile egoki batez osatutako nahaste batez tratatzen dira, Nahastea berotu egiten da deskonposizio-erreakzioa gerta dadin egokia den tenperatura bateraino, 300 C inguru. Heteroatomoak dituzten konposatuen erreakzio-hondakinak karbonoa eta erreakzioan askatutako anioien gatzak izaten dira[2].
Prozesu honek hondakinaren deskonposizio osoa ekar lezake edo ondoren egingo den beste tratamendu baterako, desortzio termikoa adibidez, lehen urrats gisa egin daiteke.
Teknologia hau aplikatu zuen IHOBEk Euskal Herrian Barakaldoko Bilbao-Chemicals eta Asuako Nexana Industrias Quimicas enpresetan pilatutako lindano purua deskonposatzeko 1999 eta 2001 artean Barakaldon berariaz eraikitako planta batean. Guztira 3.211 tona lindano tratatu ziren[3][1][4]. Prozesuaren emaitza triklorobentzenoa izan zen, industria kimikoan baliatu zena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Vega, Milagros; Romano, Dolores & Uotila, Elina. (2016). Lindane (persistent organic pollutant) in the EU. Europako Parlamentua,, 38-40 or or..
- ↑ Base Catalyzed Decomposition (BCD). .
- ↑ Kaltzada, Pili & Larrañaga, Jon. (1996-02-01). https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/lindanoa-kaosaren-eta-irtenbidearen-artea1/. Elhuyar aldizkaria.
- ↑ Garcia, Luis Karlos. (1997ko urriaren 1a). Ormazabalek dioenez 1998ko maiatzerako bukatuko dal lindanoa tratatzeko planta. Euskaldunon Egunkaria, 11 or..