[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Barretina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barretina kataluniarra

Barretina edo txano kataluniarra, poltsa forma duen artilezko txano edo kapela bat da, ohi, gorri edo more kolorekoa, eta, batzuetan, ahoaren muturrean zerrenda beltz batekin, hasiera batean, marinel eta juduen ikurra zena.

Bere aldaera ezberdinetan, Mediterraneoko herri marinel kristau ugaritik hedatzen zen, Katalunia, Valentziar Erkidegoa, Eivissa, Proventza Garaia, Sizilia, Korsika, Sardinia, Napoli eta Balkanen zati bat, Portugalgo toki batzuetatik. Katalunian eta Ibizan, gizonek, barretina, XIX. mendearen amaierarte eraman zuten, bereziki landa tokietan.

Barretina, jada, ez da eguneroko bizitzan erabiltzen, baina, hala ere, katalantasun ikurtzat hartzen da eta sarri erabiltzen da ekintza folklorikoetan, sardana dantzetan eta jaiotzetan. Kapela edo txano honi, XX. mendean, osperik gehien eman dietenak, ziuraski, Jacinto Verdaguer eta Salvador Dalí izan dira. Bere aldaerak, Napolin girotutako operaren baten antzezpenean ere erabiltzen dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]