Bakearen plaza (Iruñea)
Kokapena | |
---|---|
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Bakearen plaza Nafarroako hiriburua den Iruñeko Lehen Zabalgunean eta Bigarren Zabalgunearen artean dagoen plaza bat da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko Bigarren Zabalgunean dago, bertan bidegurutze bat dago. Plaza honetan honako kale eta etorbide hauek bat egiten dute: Yanguas Miranda kalea, Armada etorbidea eta Oliveto kondearen etorbideak bat egiten dute.
-
Nafarroako Rural Kutxa eraikina Bakearen plazatik ikusita.
-
Bakearen monumentua, Rafael Bartolozzi (1987).
Plaza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertan, Nafarroako Rural Kutxa eraikina eta Iruñeko autobus geltoki zaharraren eraikina daude, eta plazaren alboan gaur egungo Iruñeko autobus geltokia eta Iruñeko zitadela.
Bestalde, plazaren lorategi edo belardi batean Bakearen monumentua dago, 1987an Rafael Bartolozzi italiar eskuturgilearen Carrarako marmol zuriz eginiriko lana.
Nabarmentzen dira halaber kale-argi bereziak, Txistu erraldoien itxura duten bost zutoin, zeinagatik plazari Txistuen plaza ere esaten zaion.[1]
Bakea hitza zenbait hizkuntzatan idatzia erakusten duten bi zutabe handi ere badira bertan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) .