Boccia
Boccia desgaitasun fisikoa, garun paralisia edota eratorritako garun lesioa duten pertsonek praktikatzen duten kirol bat da adarretan erabateko urritasuna edo urritasun partziala duten kirolarientzat sortua[1]. 1984tik aurrera Paralinpiar Jokoetako kirola da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italiako bocce kirolean du jatorria eta honek aldi berean Grezia Klasikoan[2]. Erdi Aroan Europa guztian zabaldu zen eta XX. mendetik aurrera antzeko bete kirol batzuk sortu ziren; petanka, curlinga...
1970eko hamarkadan Suedian kirol hau garun paralisia zuten kirolarientzat egokitu zen eta arautegia ezarri zen. 1982an Danimarkako Greve hirian CPISRA Jokoetan jokatu zen eta 1984an Paralinpiar Jokoetan sartu zuten New Yorken. 1991ean Coimbran (Portugal) lehenengo Munduko Boccia Txapeleta antolatu zen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zehaztasun eta estrategia jokoa da. Hasiera batean bola zuri bat jaurtitzen da. Ondoren jokalari indibidual edo talde bakoitzak 6 bola ditu, batek gorriak eta besteak urdinak. Helburua da bakotzaren bolak bola zuritik ahalik eta gertuen kokatzea. Horrela bola zuria eta aurkariaren bolaren artean dauden bolen arabera jasoko dira puntuak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Boccia - GKEF-FGDA. 2021-09-28 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
- ↑ «Boccia zelaia: nola jokatzen da Boccian?» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |