[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Azorian Proiektua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hughes Glomar Explorer itsasontzia

Azorian Proiektua (batzuetan JENNIFER Proiektua gisa ezagutua bere Top Secret klabea dela eta) CIAk 1974an garatu zuen proiektu baten izena da. Ozeano Barean hondoratuta zegoen K-129 urpekontzi sobietarra jasotzea zen helburua, horretarako Hughes Glomar Explorer itsasontzia erabilita. K-129 urpekontzia 1968an hondoratu zen, Hawaiitik 1.560 milia nautikoko distantziara.

Azorian proiektua CIAk Gerra Hotzaren garaian egindako operazio konplexu, garesti eta sekretuenetako bat izan zen. 800 milioi dolarreko kostea izan zen (3.500 milioi dolar izango lirateke 2011an). Itsasontzia diseinatu behar izan zuten, hondotik urpekontzia altxatzeko sistema batekin. Horretaz gain AEBk estabilizatzeko sistema bat garatu behar izan zuen itsasontzia finko mantentzeko 4,5 kilometro hodi jaisten ziren bitartean. Zientzialariek papera uretan kontserbatu ahal izateko sistemak garatu zituzten, bertan zeuden gako liburuak irakurri ahal izateko. SESBek ez zekienez non zegoen urpekaria operazio komertzial baten moduan estali ahal izan zuten operazio sekretu osoa, manganeso noduloak bilatzeko meatzaritza lana balitzan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]