[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Akuario publiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dubai Mall Aquarium
Mexiko Hiriko Inbursa Akuarioa
Artikulu hau eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Akuario (argipena)».

Akuario publikoa edo aquarium (bere jatorrizko latinezko izena) uretako animalia biziak erakusteko prestaturiko eraikina da.[1] Akuario publiko gehienek tanke txikiagoak dituzte, baita depositu handiagoak ere. Depositu handienek hainbat milioi litro ur hartzeko ahalmena dute, eta espezie handiak har ditzakete, izurdeak, marrazoak edo baleak barne. Akuario publikoek animalia erdi-urtarrak (igarabak, pinguinoak, etab.) ere har ditzakete.

Operazioaren ikuspegitik, akuario publiko bat zoologiko edo museo baten antzekoa da alderdi askotan. Akuario on batek erakusketa bereziak izango ditu bisitariak erakartzeko, bere bilduma iraunkorraz gain. Zooek bezala, akuarioek, normalean, ikertzaile talde espezializatu bat izaten dute, euren espezimenen ohiturak eta biologia aztertzen dituena.

Lehen akuario publikoa Londresko Regent's Parken ireki zuten 1853an, eta Europan oraindik aktibo dagoen akuariorik zaharrena (1874koa) Napoliko zoologia-estazioan dago, Italian.[2] Euskal Herrian, 2020an Getxo Aquarium itxi ondoren, bi akuario daude: Donostiako Aquariuma eta Biarritzeko itsas museoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. Akuario. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  2. (Ingelesez) szn.it. Our history - The foundation. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]