[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Aitor Osa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitor Osa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAitor Osa Eizaguirre
JaiotzaZestoa1973ko irailaren 9a (51 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Euskaltel-Euskadi 1995-1996
Movistar Team 1997-2005
ONCE 2006-2006
 

Aitor Osa Eizagirre (Itziar, Gipuzkoa, 1973ko irailaren 9a) euskal txirrindulari profesional izandakoa da.

Afizionatu mailan, Cafes Fortaleza taldean aritu zen eta Trutziozko saria bereganatu zuen 1992ean.

Profesionala izatea amets, bereak eta bi egin zituen bete ahal izateko, 1995ean Euskadi taldearekin debutatu zuen arte. Handik Banestora egin zuen salto, eta 2006an Libertyn zebilela gogoz kontra erretiratu behar izan zuen. Garaipen eta postu on andana lortutakoa, 2002ko Euskal Herriko Itzulia da agian bere lorpenik handiena.

Egun, urdaiazpikoak saltzen dituen enpresa batentzat egiten du lan. Sarritan, ETB kateko txirrindularitza laisterketen emisioetak esatari modura parte hartu ohi du. Bestalde, azken aldian mendi lasterketan lehiatu ohi da, horien artean, adibidez, Zegama-Aizkorri Maratoia. 2009 urtean Sorginen lasterketa irabazi zuen eta 2011n Zumaia Flysch Trail.

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005
Pink jersey Italiako Giroa UT
Yellow jersey Frantziako Tourra 50.
Red jersey Espainiako Vuelta 46. 22. 15. 51. 9. 54. 25. UT
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.