[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Agustin Arruabarrena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agustin Arruabarrena

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaLasarte-Oria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJulio Ramón Beivide Palacio
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, informatikaria eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Donostiako Informatika Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Lan nabarmenak

Inguma: agustin-arruabarrena-frutos-00

Agustin Arruabarrena Frutos (Donostia, Gipuzkoa, 1957) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean. 41 urteko ibilbide akademikoan aitzindaria izan da informatikako ikasketak berriztatzen, material didaktikoak sortzen eta euskalduntzen.[1] ALDAPA ikerketa taldeko kidea da.

Musika klasikoaren, literaturaren, poesiaren, zinemaren eta antzerkiaren zale amorratua da. Horren froga da 2010eko hamarkadan zenbait urtez Donostia antzerki sariko epaile moduan aritu dela.

Ibilbide akademikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia Fisikoak ikasi zuen (Nafarroako Unibertsitatea, 1979), Metalurgia Fisiko eta Mekanikoko masterra egin zuen gero (E.S.I.I., Nafarroako Unibertsitatea, 1982), eta Informatikako doktore-titulua lortu zuen 1994an (Informatika Fakultatea, UPV/EHU).

Informatika Fakultateko Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Departamentuko irakaslea izan da 2023an erretiratu den arte. Hainbat irakasgai eman ditu Sistema Digitalen Diseinua, Konputagailuen Arkitektura, Konputagailu Paraleloak eta Paralelismoa[1]... bai graduan, bai masterrean eta doktorego-ikastaroetan.[2]

Bestalde, KAT Departamentuko zuzendaria, Informatika Fakultateko dekanoa eta EHUko Gobernu Kontseiluko kidea ere izan da.

Informatikako ikasketen berriztatzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donostiako Informatika Fakultatea

2008an EHUko Informatika Fakultateko dekanordea izan zenean berriztapen-prozesu sakona gidatu zuten fakultate horretan, batetik Informatika Ingeniaritzako Gradua Europa mailako Bolognako irizpideekin moldatuz eta edifizio eta laborategi berregokituz. Dekanotza talde haren burua Arantza Illarramendi izan zen. Titulazio berriaren ezarpena bukatzeko, geroago Arrruabarrena izan zen dekanoa 2011tik 2014ra arte, dekanordeak Montserrat Maritxalar, Joseba Makazaga eta Iñaki Alegria izan zirela.[3][4]


Aitzindaria izan zen Informatika euskaraz lantzen; horrela 1984an ikastaro bat eman zuen Udako euskal Unibertsitatean mikroprozesadorei buruz Julio Abascal-ekin eta Juan Carlos Mugarza-rekin,[5] eta parte hartu zuen 1993an argitaratu zen informatikako lehenengo hiztegiaren sorkuntzan.[6]

Bere Ikerlerro nagusia masiboki paraleloak diren sistemak izan dira: errendimendu handiko konputazioa, errendimenduaren ebaluazioa, mezuen bideratzea, komunikazio-azpisistema, programazio paraleloa, etab. Era askotako 40 argitalpenetan islatu da lan hori.[7][8][9]

Algoritmoak, Datu-meatzaritza eta Paralelismoa ere ikertzen duituen ALDAPA taldeko ikertzailea da.[1][10] 1994n defenditu zuen doktore-tesian masiboki paralelo diren prozesadoreak elkarren artean lotzeko sistemak analizatzeko eta ebaluatzeko metodologia bat sortu zuen Ramon Beivideren zuzendaritzapean.[11] Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu.Gutxienez, 20 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan.[12][13]

1984/85 ikasturtean informatikako ikasketak euskaraz hasi ginen eskaintzen hasi zirenean ez zegoen euskarazko libururik, ez laborategiko eskulibururik, irakasleen apunteak baino ez. Ez zegoen arloko hiztegi finkatu bat: berezko terminologia proposatu, erabili eta hedatu behar zen. Baina gogoa eta gustua zegoen sasien gainetik ibiltzeko. 40 urte geroago bestelakoa zen egoera, oso bestelakoa.[14]

2013an, Arruabarrena dekanoa zela, Informatika Ingeniaritzako Graduan derrigorrezko ikasgai guztiak (Gradu Amaierako Proiektua barne) eta gutxienez gradua osatzeko behar ziren hautazko kredituak euskaraz eskaintzen ziren. Fakultateko irakasleen % 60a baino gehiago euskalduna zen, eta ikasleen erdiak euskaraz ikasten zuen. Zuzendaritza eta administrazioa ere bi hizkuntzetan aritzen zen.

Ziztuan aldatzen den eremua da Informatika, eta ingelesa hizkuntza nagusia da, nondik sortzen, zabaltzen eta desagertzen baitira, abiadura larriz, termino, kontzeptu, tresna guztiak. Dena den, urte horietan hainbat eta hainbat liburutan plazaratu zen irakasleok euskaraz garatutako irakaskuntza- eta ikerkuntza-lana (aipatu gabe beste formatu batzuk: tesiak, webeko ikastaroak, apunteak, gardenkiak, ariketak, aplikazioen eskuliburuak...). Liburu horien erreferentziak bildu zituen Agustin Arruabarrena dekanoak 2016an katalogotxo batean, zaharrenak (zaharkituta zeudenak) eta berrienak, oraindik bero-bero zeudenak.[15][14]

"Sistema digitalen diseinu-hastapenak" liburua (UEU, 2005)

Zerrenda horretako bi liburutan agertzen da Arruabarrena egileen artean eta beste lautan itzultzaile gisa:

  • Konputagailuen arkitektura. Hurbilketa kuantitatibo bat. Hennessy J.L., Patterson D.A. (Itzulpena: Elhuyar, Etxabe I.; Beg. tekn.: Arregi O., Arruabarrena A.). EHU, 2009. ISBN: 978-84-9860-285-2

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 50 lan baino gehiago agertzen dira.[18]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Arruabarrena, Agustin. (2013). «Superkonputagailuak. Istorio luze-luze bat. — Unibertsitatea.Net» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).
  2. Arruabarrena, Agustin. (2023). «Agustin Arruabarrena. Irakaslegoa - Doktoregoa - UPV/EHU» Doctorado (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).
  3. Arruabarrena, Agustin. (2014). «Emakumeak eta Teknologia .Emakumeen nazioarteko eguna 2014 – UPV/EHU — Unibertsitatea.Net» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).
  4. (Gaztelaniaz) «La Informática lucha contra los estereotipos para atraer estudiantes» El Diario Vasco 2012-01-26 (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  5. «Agustin Arruabarrena Frutos :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
  6. Arruabarrena Frutos, Agustin. (2016). Euskararen eboluzioa Informatika Fakultatean. UPV/EHU-ko Informatika Fakultatea.
  7. Arruabarrena, Agustin. (2015). «Paralelismo. ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Elhuyar Fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
  8. Arruabarrena, Agustin. ieeexplore.ieee.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).
  9. (Ingelesez) Arruabarrena, Agustin. ACM Digital Library. Association for Computer Machinery (ACM).
  10. «Aldapa, Algorithms, Data Mining and Parallelism» www.aldapa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).
  11. (Gaztelaniaz) Arruabarrena Frutos, Agustin. (1994). «ANALISIS Y EVALUACION DE SISTEMAS DE INTERCONEXION PARA PROCESADORES MASIVAMENTE PARALELOS» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
  12. Arruabarrena, Agustin. «Google Scholar» scholar.google.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
  13. Olatz Arbelaitz Google Scholar Citations webgunean
  14. a b Arruabarrena Frutos, Agustin. (2016). Irakasleen liburugintza Informatika Fakultatean (pdf ,556,50 Kb). UPV/EHU-ko Informatika Fakultatea.
  15. «Euskara - Informatika Fakultatea - UPV/EHU» Informatika Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  16. Arbelaitz Gallego, Olatz; Ruiz Vazquez, Txelo; Arregi Uriarte, Olatz; Arruabarrena Frutos, Agustin; Etxeberria Uztarroz, Izaskun; Ibarra Lasa, Amaia. (2005). Sistema digitalen diseinu-hastapenak: Oinarrizko kontzeptuak eta adibideak. UEU ISBN 978-84-8438-069-6. (Noiz kontsultatua: 2023-09-19).
  17. Principios de diseño de sistemas digitales conceptos básicos y ejemplos. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua [2008] ISBN 9788498600902. PMC 434034157. (Noiz kontsultatua: 2019-04-19).
  18. Xabier Artola irakaslearen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>45 produktu)
  19. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]