Andreas Hofer
Andreas Hofer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sandwirt (en) eta St. Leonhard in Passeier, 1767ko azaroaren 22a |
Herrialdea | Habsburgotar monarkia |
Heriotza | Mantua, 1810eko otsailaren 20a (42 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anna Ladurner (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Q47245263 |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | buruzagi militarra eta nekazaria |
Gradua | komandante |
Andreas Hofer (Sankt Leonhard, 1767ko azaroaren 22 – Mantua, 1810eko otsailaren 20) Tirolgo abertzalea izan zen. Austriaren armadako soldadua izan zen. Gero, Pressburgeko (Bratislava) Itunean (1805) xedatuaren arabera Tirol Bavariaren mende gelditu behar zela eta, bavariarren eta haien laguntzaile ziren frantsesen aurkako matxinada antolatu zuen. Austriarren laguntzarekin bi aldiz nagusitu zitzaion Bavariako armadari Bergisel mendian, Innsbrucken ondoan (1809). Znaimeko armistizioaren ondorioz, ordea, frantsesen esku geratu zen Tirol. Lefebvre mariskalaren gudaroste askoz indartsuagoari aurre eman zion, baina saldukeria baten ondorioz gudaroste italiarren eskuetan utzi zuten (1810eko urtarrila). Mantuan fusilatu zuten, Napoleonen aginduz, 1810eko otsailaren 20an. 1823an haren gorpua Innsbruck-era eraman zituzten. Tirolgo heroi nazionala da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-3-9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andreas Hofer |
Artikulu hau Austriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |