Antiespainolismo
Antiespainolismoa (gaztelaniaz: antiespañolismo) edo hispanofobia espainiar edo hispanoen aurkako beldur, nazka, gorroto edo diskriminazioa da. Kontrakoa hispanofilia da. Antiespainolismoaren fenomeno historikoak hiru etapa ditu: XVI. mendeko Europako elezahar beltza,[1] XIX. mendeko Amerikako independentzia gerrak eta XX. eta XXI. mendeko immigrazio ilegalak sortutako aporafobia.
XIX. mendean Iberiar Penintsulan mugimendu antiespainolistak ere sortu ziren, batez ere, euskal abertzaletasunaren,[2] kataluniar nazionalismoaren eta galiziar nazionalismoaren garapenean. Euskal abertzaleen artean, Espainiaren aldeko jarduera politikoa eta kulturala adierazteko erabiltzen den gaitzespen hitza espainolismoa da, eta honen aldekoari espainolista deitzen zaio[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Alvar, Alfredo. (1997). La leyenda negra. Madril: Akal ISBN 84-460-0797-5..
- ↑ (Gaztelaniaz) Esparza, Jose Mari. (2006). Cien razones por las que dejé de ser español. Txalaparta, 12 or. ISBN 9788481364651..
- ↑ Euskaltzaindiaren Hiztegia, Euskaltzaindia.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |