Antes llega la muerte
Antes llega la muerte | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1964 |
Izenburua | Antes llega la muerte |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Italia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Spaghetti westerna |
Iraupena | 98 minutu |
Kolorea | Eastmancolor (en) |
Grabazio lekua(k) | Espainia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Joaquín Luis Romero Marchent |
Gidoigilea(k) | Joaquín Luis Romero Marchent Federico de Urrutia (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Daniele Alabiso |
Ekoizpen-diseinatzailea | Adriano Merkel (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Riz Ortolani |
Argazki-zuzendaria | Rafael Pacheco |
Antes llega la muerte 1964an, Espainia eta Italia artean filmatutako film bat da, Joaquín Luis Romero Marchent zinema zuzendari espainiarrak zuzendua. Spaghetti westernaren barnean dago. Musika, Riz Ortolanirena da, western ugariren soinu banden egilea.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bob Carey (Paul Piaget) kartzelatik irteten denean, hilketagatik jasotako zigor luze baten ondoren, bere antzinako neska-laguna izan zen Mariaren (Gloria Milland) bila hasten da. Baina laster jakiten du, bera kartzelan egon den bitartean, Maria Cliffordekin (Jesus Puente) ezkondu dela, aberats bat.
Ezkon harreman horren zoriontasuna, irudizkoa baino ez da. Maria, izatez, larriki gaixo dago. Berak, irudizko haurdunaldi baten erruz direla uste duen minak jasaten ditu, buruko minbizi baten ondorioz. Maria operatzeko, Laredo hirira eraman beharra dago, eta, beraz, Cliffordek bere ondasun guztiak saltzen ditu, eta itxaropenerako bidaia luzea abiatzen du. Laster batuko dira espediziora, Rogers izeneko armadako antzinako esploratzaile bat, Lin Chu (Gregorio Wu) izeneko sukaldari txinatar jator bat, eta, "Apustuak" ezizenez ezagutzen den mestizo bat.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paul Piaget: Bob Carey
- Gloria Milland: Maria
- Jesus Puente: Clifford
- Fernando Sancho: Scometti
- Claudio Undari: Ringo
- Francisco Sanz: Farrel Drea.
- Gregorio Wu: Lin Chu
- Raf Baldasarre: Jess
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Film hau egiteko aurrekontua, 15 milioi pezetakoa izan zen, egungo 90.000 €, garai hartarako, dirutza handia izan zena.
- Veneziako Mostran, "I sette del Texas" izenarekin aurkeztua izan zen.
Estreinaldirako izenburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "I sette del Texas" ( Italia)
- "Oi 7 apo to Texas" / "Ta 7 pistolia tou Texas" ( Grezia)
- "Hour of Death" / "Seven Guns from Texas" ( AEB)
- "Sept du Texas" ( Frantzia)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Fitxa - imdb.com
- 1964ko filmak
- Joaquín Luis Romero Marchentek zuzendutako filmak
- Joaquín Luis Romero Marchentek idatzitako filmak
- Robert Hundarrek antzeztutako filmak
- Fernando Sanchok antzeztutako filmak
- John Barthak antzeztutako filmak
- Andrew Scottek antzeztutako filmak
- Gloria Millandek antzeztutako filmak
- Andrea Scottik antzeztutako filmak
- Jesús Puentek antzeztutako filmak
- Álvaro de Luna Blancok antzeztutako filmak
- Spaghetti Western
- Espainiako filmak