[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Amelia Bauerle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amelia Bauerle
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmalie Mathilde Bauerle
JaiotzaBayswater1873ko azaroaren 12a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza1916ko martxoaren 4a (42 urte)
Hezkuntza
HeziketaSlade School of Fine Art (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, ilustratzailea eta artista bisuala
MugimenduaArt Nouveaua
Amalie Bauerle, Fine Feathers make Fine Birds, liburu horiko XIII. liburukiaren ilustrazioa, 1897ko apirila
Lorearen azterketa

Amalie Mathilde Bauerle, Amelia Bauerle izenez ezaguna (Bayswater, Londres, 1873ko azaroaren 12a1916ko martxoaren 4a) britainiar margolaria, diseinatzaile apaintzailea, haurren liburuen ilustratzailea eta grabatzailea izan zen. 1909an, Bowerley-ra aldatu zuen abizena.[1][2]

Karl Wilhelm Bauerle artista alemanaren alaba, South Kensingtongo Arte Eskolan eta Sladeko Arte Ederren Eskolan ikasi zuen, Italian eta Alemanian ibili aurretik. Royal Academyn erakutsi zuen, 1897tik hil zen arte, baita Parisen eta Amerikan ere. Ilustrazioen bidez, The Yellow Book eta The English Illustrated Magazine aldizkarietan parte hartu zuen. Bere lanean eragin handia zuen Art Nouveauk.[1] 1911ko erroldaren arabera, pentsio batean bizi zen Langhorne Gardensen (Folkestone).

Amelia Bauerle-k naturaren irudikapenean zentratu zuen bere lana, bereziki loreen irudi zehatzetan.[3]

Erakusketak eta katalogoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Akuarela eta akuaforte batzuen katalogoa: When the world was young de Amelia M. Bauerlé. Londres: Galerías Dowdeswell, 1908.

Liburu ilustratuen aukeraketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • W. E. Cule, Sir Constant: Knight of the Great King. Andrew Melrose, Londres, 1899.
  • Frederic William Farrar Allegories. Longmans & Co., Londres, 1898.
  • Alfred Tennyson. The Day-Dream (poema) en : Flowers of Parnassus. vol. 7. [1900, etc.] 8º.
  • Ismay Thorn. Happy-go-lucky. Roseleaf Library, Londres, 1894.

Hautatutako pinturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Iratxoen uzta c.1910
  • Ofelia

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Joan Lane.The Yellow Book,An Illustrated Quarterly,Londres, 1897ko apirila.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]