Curro Jiménez
Curro Jiménez | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 4 |
Atalak | 52 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko telesaila |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Joaquín Luis Romero Marchent |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Televisión Española |
Hasiera-data | 1976ko abenduaren 22a |
Amaiera-data | 1978ko martxoaren 26a |
rtve.es… | |
Curro Jimenéz 1970eko hamarkadako espainiar telesaila bat izan zen. Lehenbiziko aldiz eta arrakasta handiz 1976-1978 artean aireratu zen, telesailaren sortzailea Antonio Larreta uruguaiarra izan zelarik. Bestalde, telesaila ez zuen zuzendari bakar batek zuzendu, askok baizik: Joaquín Luis Romero Marchent, Antonio Drove, Francisco Rovira Beleta, Pilar Miró, Mario Camus eta Fernando Merino.
Telesaila honetako aktore nagusiak honako hauek izan ziren: Sancho Gracia, Álvaro de Luna, Pepe Sancho, Francisco Algora eta Eduardo García. Curro Jimenéz pertsonaia Sevillako probintziako Cantillana udalerriko Andrés López andaluziar bidelapurran oinarritua dago.
Telesailaren kanpoaldeak Andaluziako hainbat kokalekutan filmatu zen: Malagako Serranía de Ronda eskualdea, Doñana eta Cabo de Gata lurmuturrean. 1. denboraldia 1975an filmatzen hasi zen eta 1976ko abenduaren 22an lehenbiziko aldiz telebistan aireratu zen.
Estreinatu zenetik, TVE katean maiz berraireratu izan da, belaunaldi ezberdinetako ikusleak erakarriz, azken hain justu ere 2012ko udan telesaila honetako protagonista zen Sancho Graciaren heriotzaren ondorioz hura omendu nahizik.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telesaila XIX. mendearen hasierako Iberiar Penintsulako Gerra garaian girotua dago. Berta, fikziozko Curro Jiménez (Sancho Gracia) bidelapur zorrotz eta justua buru duen bidelapur taldearen abenturak azaltzen dira, gainontzeko taldekideak honako hauek direlarik: Algarrobo (Álvaro de Luna), Ikasle (Pepe Sancho) eta Fraide (Francisco Algora), azken hau hiltzean Ijito (Eduardo García) bidelapurrak ordezkatu zuelarik.
Atalez-atal beste hainbat aktore ezagunek ere euren agerpenak burutu zituzten, esate baterako, Terele Pávez, Elisa Ramírez, Patty Shepard, Alfredo Mayo, Charo López, Mirta Miller, Eduardo Fajardo, José Suárez, Juan Ribó, Emma Cohen, Bárbara Rey, Florinda Chico, bai eta orduko oso gaztea zen Isabel Pantoja abeslaria ere.