Wikipedia, Entziklopedia askea
Cagliari Calcio S.p.A.Ezizena(k) | I Rossoblu ("gorri-urdinak") Gli Isolani ("uhartetarrak") |
---|
Sorrera | 1920 |
---|
Futbol zelaia | Stadio Sant'Elia edukiera: 16.000 lagun inaugurazioa: 1970 2013 (berriztua) |
---|
Presidentea | Tommaso Giulini |
---|
Entrenatzailea | Walter Mazzarri |
---|
Liga | Serie A |
---|
2023-24 | 16.a |
---|
Webgunea | Webgune ofiziala |
---|
|
|
|
Cagliari Calcio Italiako futbol taldea da, Sardinia uharteko Cagliari hirian 1920an sortu zena. Historia luzea izan arren titulu bakarra irabazi du, 1970eko liga.
Etxeko partidak Stadio Sant'Elia berriztuan jokatzen ditu.
1920an sortu zen lau hamarkadatan maila apaletan aritu zan. 1964an lortu zuen Serie A-rako igoera eta orduan izan zuen "urrezko aroa", liga bat irabazi eta kopan finalista izan baitzen. Amerikako Estatu Batuetan ligaxka bat ere jokatu zuen 1967ko udan eta Chicago Mustangs izenarekin bigarren gelditu zen. 1976an maila galdu zuen.
1990. hamarkadan goraldi berria izan zuen eta 1990an Serie A-ra itzuli ondoren 1993an Europako postuetan bukatu zuen denboraldia. UEFA Kopan aritu zen hurrengo urtean eta final erdiak jokatu zituen. Interren aurka jokatzea egokitu zitzaion eta etxean 3-2 nagusitu bazen ere Milanen 3-0 galdu zuen. Ordutik aurrera A eta B mailen artean aritu da.