Bloomsbury
Bloomsbury | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Camden |
Koordenatuak | 51°31′23″N 0°07′30″W / 51.5231°N 0.125°W |
Bloomsbury Ingalaterrako Londres hiriburuko auzo bat da. Camden udalerriaren barnean dago. Parke ugari ditu eta kultur, hezkuntza eta osasun instituzio ugari aurkitzen dira Bloomsburyn. Turismogune garrantzitsuena British Museum da.
Kokapena
Ez da erraza auzoaren mugak definitzea, baina gutxi gorabehera Holborn eta Euston Road auzoen artean dagoela esan daiteke.
Historia
Lurralde honen lehenengo aipamena 1086ko Domesday Book liburuan dago. Bertan mahastiak zeudela eta 100 zerrirentzako basoa ere bazegoela aipatzen da. 1201 urtean William de Blemond lurjabe normandiarrak erosi eta Bloomsbury aipatzen da lehen aldiz. XIV mendean Eduardo III.ak eskuratu eta Londresko monje kartujoei eman zien harik era XVI mendean monasterioak disolbatu ziren arte.
XVII mendetik aurrera Russel familiarena izan zen eta XVIII menderako urbanizatu eta goi-mailako auzoa bihurtu zen. 1900 hamarkadan Virginia Woolf eta bertan bizi ziren hainbat artistak Bloomsbury Group taldea osatu zuten.
Biztanle ezagunak
- Charles Darwin (1809-1882), biologoa
- Charles Dickens (1812-1870), idazlea
- James Matthew Barrie (1860-1937), idazlea. Peter Pan eleberriaren egilea.
- Virginia Woolf (1882-1941), idazlea
- Bob Marley (1945-1981), musikaria
Ondasun nabarmenak
-
Gordon Square.
-
Great Russell eta Bloomsbury kaleartea.
-
Brunswick Squareko etxeak.
-
St George eliza.
-
Royal National Hotel, Erresuma Batuko hotelik handiena.