[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/
EU·ES·EN

ILENIA

hizkuntza teknologian ikertzen

ILENIA

ILENIA (Hizkuntzei Bultzada Adimen Artifizialean) Hizkuntza Ekonomia Berriaren (HEB) Ekonomia Suspertzeko eta Eraldaketarako Proiektu Estrategikoaren (ESEPE) parte da. Espainian hizkuntza naturalean oinarritutako ekonomia digital berria sustatzea helburu du, gaztelaniaren eta gainerako hizkuntza ofizialen ahalmenak aprobetxatuz, hazkunde ekonomikoaren eta nazioarteko lehiakortasunaren faktore gisa adimen artifiziala bezalako esparruetan, hala nola itzulpena, irakaskuntza, kultur produkzioa eta hedapena, ikerkuntza eta zientzia.

ILENIA estatuko hizkuntza ofizial ezberdinen arteko proiektu komuna eta koordinatua da. Baliabide eleaniztunak garatzea da bere azken helburua, batez ere gizartearen beharrei erantzuten dieten testu, ahots eta itzulpen automatikoko eredu eleaniztunak, egungo teknologiarekin bat datozenak, zeinetan eleaniztasunak eta hizkuntzen arteko transferentziak ezinbesteko eginkizuna baitute.

ILENIAren iraupena 36 hilabetekoa da eta sare baten bidez koordinatzen da, non metodologia, helburu eta teknika partekatudun lau zentro integratzen baitira. Lau dira ILENIA sarean dauden estatuko hizkuntza ezberdinen proiektuak modu koordinatuan garatzen dituzten entitateak. Hizkuntza-teknologien esparruan beren autonomia-erkidegoetako punta-puntako zientzia-zentroez ari gara eta gaur egun gai honetan dagozkien plan eta proiektuen barruan jarduerak garatzearekin lotuta daudenak.

Hala, zentroak hauek dira: Barcelona Supercomputing Center-Centro Nacional de Supercomputación (BSC-CNS) partzuergoa, ILENIAren koordinatzailea; Euskal Herriko unibertsitatea HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroaren bidez: Alacanteko Unibertsitatea Centro de Inteligencia Digitalen (CENID) bidez eta Santiago de Compostelako Unibertsitatea.



  1.                                                                                                                                Dirulaguntza:


     

     

Berriak

El PERTE de la Nueva Economía de la Lengua aterriza en Euskadi con una inversión de 2 millones de euros para impulsar el plan de acción Gaitu

Gehiago irakurri

kontaktua: hitz@ehu.eus