[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Zumaia

Gipuzkoako udalerria

Zumaia Gipuzkoako ipar-mendebaldeko udalerri euskaldun bat da, Urola Kosta eskualdean eta itsasertzean kokatua. 2022. urtean 10.153 biztanle zituen.

Zumaia
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Zumaia udalerriaren ikuspegi orokorra, Kostaldeko Done Jakue bidetik.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaUrola Kosta
Izen ofizialaZumaia
AlkateaIñaki Ostolaza Esnal (EH Bildu)
Posta kodea20750
INE kodea20081
Herritarrazumaiar
Kokapena
Koordenatuak43°17′00″N 2°15′00″W / 43.28333°N 2.25°W / 43.28333; -2.25
Map
Azalera11,2 km²
Garaiera20 m
Distantzia30 km Donostiara
Demografia
Biztanleria10.211 (2023)
58 (2022)
alt_left 5.079 (%49,7) (%49,2) 5.019 alt_right
Dentsitatea9,12 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 11,21
Zahartze tasa[1]% 19,76
Ugalkortasun tasa[1]‰ 53,67
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 77,32 (2011)
Genero desoreka[1]% 6,17 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,74 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 70,43 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 57.8 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 60.55 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1347ko uztailaren 4
Webguneahttps://zumaia.eus/
Hiri senidetuakZug (en) Itzuli

Zumaia euskal toponimoaren jatorria Zume hitza da, oparotasuna adierazten duen atziz­kiaz osatua. Izan ere, Urola ibaia eta Narrondo ibai‑bokaleetako lur zingiratsua zumez eta ihiz josita dago.

Geografia

aldatu

Iparraldean Bizkaiko golkoarekin egiten du muga, hegoaldean aldiz, Aizarnazabal eta Zestoarekin. Ekialdean Getariako Askizu auzoa dugu, non mendixka batetik Zumaiaren sarrera eta Getaria ikusten diren. Mendebaldean, Itziar auzoa eta Debarekin egiten dugu topo.

Inguru naturala

aldatu

Urola ibaia udalerri honetan itsasoratzen da, eta kostaldean Itzurun hondartza aipatzekoa da. Baina herriaren ikur natural nagusia Zumaiako flyscha edo kostaldeko egitura geologiko berezi eta ikusgarria da, mundu osoan bakarrenetarikoa dena. Algorri interpretazio zentroaren bidez bisita daiteke.

Auzoak

aldatu

Biztanle gehienak herriaren erdigunean bizi dira, nahiz eta kanpo aldean bizigune gehiago egon. Kanpo aldean direnetatik, Artadi eta Oikia auzoak nabarmentzen dira biztanleriari dagokionez. Artadi mendixka batean dago, eta hango San Migel elizatik Zumaiaren ikuspegi ona goza dezakegu. Leku beretik eginda, baina oraingoan hegoalderantz, Oikia auzoa dago, San Bartolome eliza eta Kondekua etxea nabarmen dituena; hirugarren auzo bat ere badago Donostiatik Bilborako errepidean (N-634), Narrondo.

Mugakideak

aldatu

Historia

aldatu

Sorrera

aldatu

Antzinako herria Santa Maria elizaren ingurua hedatzen zen, hainbat idazle eta historialarien arabera bertan antzinako eliza hura zegoen lekuan San Pedro eliza eraiki zen, aldiz, beste batzuentzat, jatorrizko herrigunea Arritokietako Andre Maria elizaren inguruan hedatu zen. Antso IV.a Gaztelakoak biztanleak hobeto defendatzearren herria Santa Mariaren inguruan bildu zuen, 1292ko martxoaren 1ean herriaren jabetza Orreagako kolegiatari doaintzan eman ziolarik[4].

Udalerriaren sorrera eta foru ematea

aldatu

1347ko uztailaren 4an, Alfontso XI.a Gaztelakoak Valladolid hirian Donostiako Foruaren bidez Seaz herriko herritar eta nekazariei (Aizarnazabalgo lurraldean) Villagrana de Zumaya izeneko udalerria populatzeko pribilegioa eman zien, alkatea, prebostea, epaileak, eskribauak eta ofizialak izendatzeko gaitasuna ere eman zien, udalerriaren harresitzea baimendu eta bere lursailen jurisdikzio zibil eta kriminalaren jabe egin zituelarik. Era berean, Oikiatik Narrondora doazen lurralde eta mendien jabetza eman zien. Guzti hau ondorengo gaztelar erregeek ere berretsi zuten, tartean Pedro I.a (1373), Henrike II.a (1373), Joanes I.a (1379), Henrike III.a (1391), Joanes II.a, bai eta Errege Katolikoek ere, Joana I.a nahiz Henrike III.ak[5]

 
Herrigunea eta Urola ibaia. 2014ko irailaren 21a.

1845ean udalerria txikiagotu egin zen, Aizarnazabalek independentzia administratibo eta politikoa eskuratu zuenean. Urte askotan Gipuz­koako bigarren merkataritza‑portua izan zen Zumaia, Pasaiaren atzetik eta Donostiari aurrea hartuta.

XX. mendeko lehenengo hamarkadan Zumaiak seiehun kabotaje‑ontzien sartu‑irtena izaten zuen urtean, Arrona eta Bedua fabrika ospetsuetan ekoitzitako 80.000 tona zementu natural garraiatzeko, Serapio Mujika artxibozain ospetsuak jakinarazitako datuen arabera. Halaber, Zumaiak itsasbazterreko arrantza‑ontzien eta tretzaontzien flota txiki bat bazuen. Bedua ontziolak, gerra‑belaontziak egiten zituenak eta azken urteetan arrantza‑ontziak ere bai, betiko ateak itxi zituen.

Oso sonatuak izan ziren itsasorako diesel motorrak egiten zituzten bi fabrikak: Carmelo Unanue eta Yeregui Hermanos, biak ere itzal handikoak. Yeregitarren aita izan zen Euskal Herriko kanpandorreetan oraindik ere orduak jotzen dituzten erloju gehienen sortzaile asmotsua. Haren sei seme‑alabek Zumaiako enpresa hori sortu zuten eta 1922an itsasorako diesel motorra ekoizten hasi ziren, Espainian lehenengoa. Errekuntzako motor autobulkatua deitu zioten, eta itsasoa eta arrantza ulertzeko moduan benetako iraultza eragin zuen.

Tradizioari eutsiz, Astilleros Balenciaga S.A. enpresak, ondo merezitako ospea duenak, tonaje handiko itsasontzi metalikoak egiten ditu. Orioko eta Getariako kasuetan aipatu bezala, portuaren sarbidean egindako hobekuntzak eta kirol‑portua ikustekoak dira.

Zumaian itsasgizon ospetsuak eta goraipatuak izan dira: Joan Lopez Arteaga, Arriola almirantea, Antonio Uriarte, Fernando Izeta eta haren seme Lope eta Peru, Joan Martinez Mendaro — Gibraltarko itsasartean, Zumaiaren izena zeraman itsasontzian, portugesen ontzidiaren aurkako borrokan garaipena lortu zuena— eta abar, baina haiekin batera txalupa‑patroi ausart baten bizimodu pairakorra eta haren heriotza heroikoa aipatzekoak dira: Jose Maria Zubia, Aita Mari, da gizon hori. 1866ko urtarrilaren 9an berriz ere bizia arriskatu zuen Donostiako itsasertzean, beste batzuena salbatzeko. Itsasoan ito zen, haren adorea goraipatzen zuten milaka ikusleren aurrean. Horregatik Donostiarrek monumentua eraiki zuten Jose Maria Zubiaren omenez, eta Zumaiarrek haren soina jarri zuten.

Zumaiar asko joan ziren itsaso ekaiz­tsura, eta han geratu ziren, heroi ezezagun bezala... baina bestelakorik ere bada: Pedro Uriarteren berpizkunde‑partida harrigarria ageri da parrokiako liburuetan: 1590eko otsailaren 15ean jakin zuten Pedro Uriarte marinela Indietatik etxerako bidean hil zela, eta urte horretako maiatzaren 5ean bizirik itzuli zen.

Ekonomia

aldatu

2017an honela batzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea, BEGaren %0,4. Bigarren sektorea %48,3. Hirugarren sektorea %48. Eraikuntza %3,2.[6]

Industria (mekanikoa, arrain kontserbak, altzarigintza, ontzigintza, oilasko-hazkuntza) eta turismoa dira jarduera nagusiak. Hainbat mendez merkataritza harremanak izan ditu Ingalaterrarekin, Flandriarekin eta Bretainiarekin.

 
Artadi auzoa

Zumaian ezarrita dauden enpresa nagusiak hauek dira:

  • Artadi Alimentación SA (Okin): ogi ore izoztuak.
  • Balenciaga ontziolak SA: 100 metro luze izatera iritsi daitezkeen ontziak eraiki eta konpontzen dituen ontziola.
  • Avícola de Oiquina SA: oilo hiltegia. AN enpresa taldearen barnean dago.
  • Conservas Ortiz SA: eskabetxeko arrain kontserbak ekoizten ditu. Enpresa honek dituen 4 lantegietako bat da.
  • Egurko kooperatiba elkartea (Egurko-Ortza): zura lantzeko makina tresnak.
  • Galvanizados Olaizola SA: estaldura galbanizatuak.
  • GKN Driveline SA: automobilgintza enpresa multinazionala. Ardatzetarako osagaiak ekoizten ditu. Zumaian bere lantegietako bat eta espainiar filiala ditu.
  • Guascor Power SA: Guascor taldeko filiala, era berean Dresser-Rand multinazionalaren jabetzakoa da. Diesel eta gas motorrak ekoizten ditu.
  • Lagun-Artea Industriak SM: makina tresnak.
  • Korta SA: boladun lanabesak.
  • Mendiaraiz SM: laser bidezko ebaketa.
  • Xey Corporación Empresarial SM: sukalde eta bainugelako altzarien ekoizlea.
     
    Zumaia XX. mendeko lehen erdian

Demografia

aldatu

Zumaiaren hazkundea etengabea izan zen XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera XXI. mendearen lehen hamarkadara. 1940tik 2011ra hirukoiztu egin zuen biztanleria.

2019an 9.825 biztanle zituen herriak. Horietatik %18,81ek 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %7,46 ziren.[6]

Zumaiako biztanleria

Politika

aldatu

Udal hauteskundeak

aldatu

2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bildu koalizio abertzaleak Iñaki Agirrezabalaga Alkortari eman zion alkatetza. Aurreko legealdian EArekin izan zen alkate karguan.

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, Euzko Alderdi Jeltzaleak zinegotzi bat gehiago eskuratu zuen eta Euskal Herria Bildurekin berdindu zuen zinegotzi kopuruan. Boto kopuruari dagokionez, EAJ izan zen irabazle. Horren ondorioz, EAJ taldeko Oier Korta bihurtu zen alkate.[7]

2019ko udal hauteskundeetan populazioaren gehikuntza dela eta, herria 10.000 biztanletik igo zenez, udalbatzan 13 zinegotzitik 17 zinegotzi izatera pasa ziren. Aldaketa nabarmena egon zen: EH Bilduk igoera handia izan zuen eta gehiengo osoa eskuratu zuen, 9 zinegotzirekin. Iñaki Ostolaza Esnal aukeratu zuten alkate.[8][9] EAJk bototan behera egin zuen eta alkatetza galdu, halere, 6 zinegotzitik 7 izatera pasa zen. PSEk boto kopuru antzekoa lortuta, bere zinegotzia mantendu zuen.

Zumaiako udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu
6 / 13
2.077 (% 43,49)
9 / 17
2.627 (% 49,83)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 13
2.152 (% 45,06)
7 / 17
2.053 (% 38,94)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 13
490 (% 10,26)
1 / 17
511 (% 9,69)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
 
Zumaiako bokalaren ikuspegia.

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Zumaiako Juan Egañaren[10] testigantza, Zumaiako eskola eta maristen eskolaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[11][12] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Zumaiako euskara[13] gipuzkeraren aldaera bat da, sartaldeko euskaran[11] kokatzen den Urolaldeko euskara[14] da bertan hitz egiten dena. Goierriko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Urolaldekoak, baina hizkera honetan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Eremu lauagoa delako eta, batez ere, Eibar-Elgoibar aldeko industriak eraginda, estuagoa eta sarriagoa izan da hartu-emana. Lexikoan azaltzen da argien lotura, baina lexikoan ez ezik, hizkuntzaren beste sail batzuetan ere ageri da mendebaleko euskararen eragina Urolaldean.

2016an herritarren %73,81 euskalduna zen.[6]

Kirol elkarteak

aldatu

Telmo Deun Arraun Kirol Elkartea, Zumaiako Futbol Taldea, Itxas-Gain Piraguaketa taldea eta Pulpo Eskubaloi taldea dira herriko kirol elkarte nabarmenak.

Zumaiako herriko jaiak San Pedro egunean ospatzen dituzte (ekainaren 29a). Irailaren 8an Andra Mari Arritokietaren eguna ospatzen dute; bederatziurrenean eta bez­peran Truebak ondutako Salbea abestean jende ugari biltzen da.

San Telmo egunean ere jai egiten dute: Paz­ko ondorengo bigarren astelehenean ospatzen dute, ermitara prozesioa eginez, San Telmoren irudia hartuta, eta hotsandiko elizkizuna egiten dute.

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
San Telmo ermita eta kostaldea.

Eraikinak

aldatu

Monumentuak

aldatu

Museoak

aldatu

Leku interesgarriak

aldatu

K-T muga geologikoa Algorri hondartzan

aldatu
 
Flyscha itsasotik.

K-T muga (batzuetan KT edo K/T) geologian Kretazeotik Tertziariora igarotzen denean dagoen geruza fina da. Orain dela 65,5 Ma sortu zen. Izena Kretazeo eta Tertziariotik dator. Muga hori oso loturik dago Kretazeo-Tertziario desagerpen masiboarekin, dinosauroen desagertzearekin, hain zuzen. Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunean mundu mailako tokirik hoberenetako bat dago zuzenean geruza hori begibistan ikusteko. Gainera, muga hori funtsezkoa izan zen ammoniteen bat-bateko desagerpena aztertzeko. Mundu osoan garrantzia duen GEOSITE gisa onartu da Algorri eta GSSP gisa proposatu da muga horretarako[15]. Horretaz gain flich zabalgune horretan beste 3 muga geologiko oso nabarmen ikus daitezke. Algorri interpretazio zentroan azalpen ulergarria eta zabala eskaintzen dute hainbat panelen bidez. Gai horretaz ere, Kepa Altonaga biologo eta idazleak 2021ean dibulgazio mailako Iridioaren mintzoa. Meteoritoa eta Kretazeo-Tertziarioko iraungipen masiboa liburua argitaratu zuen. Liburuan dinosauroen desagertzearen interpretazio ausarta 1980an nola plazaratu zen kontatzen du, eta ondoren hipotesi hura sendotzeko munduan gertatu zen eztabaida latza azaltzen du.[16][17][18]

 
Zumaiako Flyscharen denbora lerroa

Zumaiar ospetsuak

aldatu
 
Zumaiaren ikuspegi orokorra.
 
Itzurun.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Zumaia. Historia, herria. Auñamendi entziklopedia. Euskomedia.org (Gaztelaniaz)
  5. (Gaztelaniaz) «Zumaia: Udalerriaren sorrera eta foru ematea», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  6. a b c «Web Eustat. Zumaiako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
  7. «Oier Korta da Zumaiako alkate berria - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
  8. «Iñaki Ostolaza: "Denekin eta denentzat lan egitera goaz" - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
  9. «Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkate berria: "Denekin eta denentzat lan egitera goaz"» Urola Kostako Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).[Betiko hautsitako esteka]
  10. «Egaña Etxabe, Juan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  11. a b «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  12. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  13. «Zumaia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  14. «Urolaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  15. (Gaztelaniaz) LIG 43 Límite K/T en Zumaia. Eusko Jaurlaritza, 2 or..
  16. Altonaga, Kepa. (L.G. 2021). Iridioaren mintzoa : meteoritoa eta dinosauroen akabantza / Kepa Altonaga.. Pamiela Argitaletxea ISBN 978-84-9172-223-6. PMC 1260195314. (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
  17. ARTEFAKTUA: Kepa Altonaga. (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
  18. Kepa Altonga - Iridioaren mintzoa. (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa