Zerrenda:Nafarroa Garaiko idazleak
Nafarroa Garaiko idazleak garrantzi handikoak izan dira historian zehar, besteak beste, Yehuda Halevi, Abraham Ben Meir Ibn Ezra eta Benjamin Tuterakoa egile juduak. Aipatzekoak dira, halaber, Pedro Agerre "Axular", Pablo Fermin Irigarai "Larreko" eta Arturo Kanpion euskarazko idazleak, bai eta Antonio de Eslava eta Francisco Navarro Villoslada gaztelaniazkoak ere. Nafarroa Garaiak eman dituen idazle garaikideen artean, Juan Jose Benitez gaztelaniaz eta Jose Angel Irigarai, Jon Alonso, Eduardo Gil Bera eta Jokin Muñoz euskaraz nabarmentzekoak dira.
Klasikoak
aldatu- Joan Amenduze (Iruñea, 1544 - Tutera, 1578).
- Pedro Agerre "Axular" (Urdazubi, 1556 - Sara, 1644): Gero (1643).
- Juan Beriain (Uterga, 1566 - ib., 1633).
- Joakin Lizarraga (Elkano, 1748 - ib., 1835).
- Arturo Kanpion (Iruñea, 1854 - Donostia, 1937).
- Enrike Zubiri "Manezaundi" (Luzaide, 1868 - Iruñea, 1943).
- Pablo Fermin Irigarai "Larreko" (Auritz, 1869- Iruñea, 1949): Gerla urte, gezur urte.
- Jose Agerre (Iruñea, 1889 - ib., 1962).
- Agustin Zarrantz (Iraizotz, 1897- Lekaroz, 1980).
- Anastasi Agerre (Iruñea, 1897 - ib.,1933).
- Alexander Tapia (Iruñea, 1899 - ib.,1957).
- Aingeru Irigarai (Bera, 1899- Donostia, 1983).
Garaikideak
aldatu- Bernardo Estornes Lasa (Izaba, 1907 - Donostia, 1999).
- Mariano Izeta (Elizondo, 1915 - ib.,2001).
- Jose Maria Satrustegi (Arruazu, 1930- Iruñea, 2003).
- Jose Angel Irigarai (Iruñea, 1942).
- Laura Mintegi (Lizarra, 1955).
- Eduardo Gil Bera (Tutera, 1957): Patziku parranda (1989).
- Jon Alonso (Iruñea, 1958): Agur, Darwin, eta beste arkeologia batzuk (2001).
- Patziku Perurena (Goizueta, 1959): Marasmus femeninus (1993).
- Inma Errea (Iruñea, 1960).
- Aingeru Epaltza (Iruñea, 1960)
- Jokin Muñoz (Castejón, 1963): Bizia lo (2003).
- Juanjo Olasagarre (Arbizu, 1963): Ezinezko maletak (2004).
- Alberto Barandiaran (Altsasu, 1964): Mundu txikia (2005).
- Izaskun Etxeberria Zufiaurre (Altsasu, 1964)
- Gotzone Sestorain (Leitza, 1965)
- Alberto Ladron (Iruñea, 1967).
- Nerea Balda (Irurtzun, 1975).
- Fertxu Izquierdo (Iruñea, 1975).
- Castillo Suarez (Altsasu, 1976).
- Anjel Erro (Burlata, 1978).
- Miren Tirapu Goikoetxea (Iruñea, 1981)
- Miren Mindegia (Elizondo, 1985)
- Hedoi Etxarte (Iruñea, 1986)
- Garazi Arrula (Tafalla, 1987)
- Josune Ilundain Iribarren (Orkoien, 1990)
- Beatriz Chivite Ezkieta (Iruñea, 1991)
- Esti Martinez Diaz de Cerio (Iruñea, 1991)
- Ohiane Zuberoa Garmendia Glaria (Erronkari, 1993)
- Izaskun Igoa Jaimerena (Ziga, 1995)
- Idoia Granizo (Altsasu, 1999)
Erdaraz idatzi dutenak
aldatu- Jehuda Halevi (Tutera, 1070 - Jerusalem, 1141): Diwan eta Kitab al Khazari.
- Abraham Ben Meir Ibn Ezra, "Abenezra" (Tutera, 1092 - Calahorra 1167).
- Benjamin Tuterakoa (Tutera, 1130 - Gaztela 1173): Sefer Maasaot ("Bidaien liburua").
- Rodrigo Ximenez (Gares, 1170 - Vienne, 1247)
- Abu al-Abbas Ahmad ben Abdullah ben Abi Hurayra al-Qaysi (Tutera, 1092, Sevilla 1126).
- Diego Lizarrakoa (Lizarra, 1524 - Salamanca, 1578).
- Pedro Malon Etxaide (Cascante, 1530 - Bartzelona, 1589).
- Antonio de Eslava (Zangoza, 1570 - ?, 1640).
- Joaquin Martinez de Zuñiga (Aguilar Kodes, 1760 - Manila, 1818).
- Francisco Navarro Villoslada (Viana, 1818 - ib.,1895).
- Serafin Olabe (Sevilla, 1831 - Calahorra, 1884).
- Francisca Sarasate (A Coruña, 1853 - Iruñea, 1922).
- Hermilio Oloritz (Iruñea, 1854 - ib., 1919).
- Ignacio Baleztena Azkarate (Iruñea, 1887 - ib., 1972).
- Marino Aierra (Irunberri, 1903 - Buenos Aireseko Caaguazú, 1988).
- Jose Maria Iribarren (Tutera, 1906 - Iruñea. 1971).
- Rafael Garcia Serrano (Iruñea, 1917 - Madril, 1988).
- Pablo Antoñana (Viana, 1927 - Iruñea, 2009).
- Angel Urrutia Iturbe, Lekunberri, 1933 - Iruñea, 1994).
- Lucia Bakedano (Iruñea,1938).
- Ramon Irigoien (Iruñea, 1942)
- Juan Jose Benitez (Iruñea, 1946): Caballo de Troya.
- Miguel Sánchez-Ostiz (Iruñea, 1950).
- Francisco Javier Irazoki (Lesaka, 1954).
- Fernando Chivite (Iruñea, 1959).
- Jose Luis Gonzalez (Iruñea, 1959).
- Miguel Izu (Iruñea, 1960).