Xole Erbiti
Xole Erbiti Arbilla (Ilarregi, 1942ko otsailaren 3a -Iruñea, 2009ko azaroaren 29a)[1] nafar irakasle eta euskara sustatzailea izan zen. Nafarroako lehen euskara teknikaria izan zen.[2][3]
Xole Erbiti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ilarregi, 1942ko otsailaren 3a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 2009ko azaroaren 29a (67 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | teknikaria |
Bizitza
aldatuIlarregiko Urrikenia baserrian (Ultzama) familia euskaldun batean sortu zen. Hiru ahizpetan zaharrena zen. 11 urterekin Iruñera bidali zuten ikastera, mojetara. Bertan hartu zuen etxean natural jasotako hizkuntzarekiko kontzientzia, Julia Fernandez Zabaletaren eskutik. Irakasle-ikasketak egin zituen Zaragozan, eta gero Zuzenbideko lizentziatura ere lortu zuen (1973).[4]
Euskaragintzan
aldatuNafarroako Foru Aldundian lanean hasi eta irakasle aritu zen Nafarroako eremu euskalduneko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, eskolaz kanpoko ordutegian. 1972an oposizio publikoa gainditu eta, Nafarroako lehen euskara teknikaria bilakatu zen 1973an, Hezkuntza Zerbitzuan sortu berria zen Euskara Atalean. 1975ean, Espainiako Gobernuak tokian tokiko hizkuntzen irakaskuntza hezkuntza-sarean legeztatu zuen. Erbiti ia 10 urtez aritu zen lan horretan. Euskararen Legea onetsi zenean, irakaskuntzako euskarazko baliabideak sortzen jardun zuen.[5]
Eusko-Ikaskuntzako bazkide eta Bizkaiko Euskerazaleak elkarteko kidea izan zen.[6][7] Kili Kili haur-lehiaketa antolatzen aritu zen Nafarroan, eta Lan ta Lan liburua banatzen. Nafar egunkari eta aldizkarietan ere idazten zuen: Vianako Printzea Erakundearen euskal gehigarrian eta Diario de Navarran (Nafar hizkuntza orrian). Herriko kontuak izaten zituen hizpide, pertsonaia ezagunak eta ez hain ezagunak, ohiturak eta mendiak, bai eta kirolak ere.[4][8][9]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bidegileak bilduma: Xole Erbiti
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alvarez Enparantza (1929-2012), Xole Erbiti Arbilla (1942-2009) de Elustondo Etxeberria, Miel Anjel / Garmendia Lasa, Elixabete / Ormaetxea Lasaga "Txiki", Jose Luis / Barandiaran Amillano, Alberto 978-84-457-3526-8» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «María Soledad (Xole) Erbiti Arbilla De Pagola - Consulta de personas fallecidas y obituarios | Dateas.com» www.dateas.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Una exposición homenajea en Condestable a 14 mujeres que han trabajado a favor del euskera durante el siglo XX -. 2019-12-10 (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).
- ↑ Juanikorena, Ainhoa. (2019). «Euskara itzal-petik plazara» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).
- ↑ Euskerazaintza EUSKERAREN ERRI AKADEMIA, LVI, 2005
- ↑ EUSKO-IKASKUNTZA SOCIEDAD DE ESTUDIOS VASCOS 1984-1986 MEMORIA DE LA SOCIEDAD. ESTADO DE CAJA. TITULOS Y CARGOS. LISTA DE SOCIOS. PUBLICACIONES.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ilarregiko Xole Erbiti [Bertsoa - Bertso - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo»] bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).
- ↑ Ze berri aldizkaria, 37. zbkia. 2002
Kanpo estekak
aldatu