Valentziera
Valentziera (valencià) katalanak Valentziako Erkidegoan hartzen duen izena da, eta ofiziala da han. Katalan hizkuntzaren beste izen bat izateaz gainera, hizkuntza horren dialektoetako bat ere bada; hizkuntzalariak bat datoz horretan, baina Valentziako hainbat politikarik katalanetik at dagoen hizkuntza bat dela diote. Horrenbestez, Valentziako Autonomia Estatutuak «valentziar hizkuntza» aipatzen du.
Valentziera | |
---|---|
valencià | |
eta | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 2.400.000 (2004) |
Araugilea | Acadèmia Valenciana de la Llengua |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Hizkuntza okzitaniar-erromantzeak katalan Mendebaldeko katalana | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta silabadun hizkuntza |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | vale1252 |
Wikipedia | ca-valencia |
Linguist List | cat-val |
IETF | ca-valencia |
Duen tradizio idatziarengatik eta hiztun kopuruarengatik, katalanaren dialekto nagusietako bat da valentziera, erdialdeko katalanarekin (Bartzelona ingurukoa) eta Balearretako katalanarekin batera. Sailkapenaren aldetik, katalanaren mendebaldeko multzoko dialektoetako bat da.
Valentzieraren sailkapena, katalanaren barruan:
- Mendebaldeko blokea
- Ipar-mendebaldeko katalana
- Trantsizioko katalana edo valentziera (Tortosako katalana)
- Valentziera
- Ekialdeko blokea
- Mendebalde eta ekialde artekoa
Valentziako Erkidegoan, valentzieraren berezko ezaugarrietan oinarrituz, 1998an sortutako Acadèmia Valenciana de la Llengua (AVL) delakoak arautzen du hizkuntza, Institut d'Estudis Catalans (IEC) erakundearekin elkarlanean. Izan ere, AVLak ere onartzen du katalana eta valentziera hizkuntza bat bera direla.
Valentziera Murtziako El Carxe eskualdean ere mintzatzen da. Valentziako Erkidegoaren iparraldean eta Kataluniaren hegoaldean, trantsizioko hizkera bat egiten da: valentzieraren eta ipar-mendebaldeko katalanaren arteko lotura egiten duen Tortosako katalana.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Katalanez) Acadèmia Valenciana de la Llenguaren webgunea
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |