Uda-gau bateko ametsa
Uda-gau bateko ametsa edo Uda gau bateko ametsa (jatorrizko izenburua, ingelesez: A Midsummer Night's Dream) 1590 eta 1597. urteen artean William Shakespearek idatzitako komedia bat da, antzerki-literaturako klasiko bat. Atenasko duke Teseoren eta Hipolita amazonaren arteko ezkontzaren inguruko gertakizunak agertzen ditu. Hainbat aldiz euskaratu da: azkena, Juan Garziak, 2014an.
Uda-gau bateko ametsa | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | William Shakespeare |
Argitaratze-data | 1600 |
Generoa | komedia |
Jatorrizko izenburua | A Midsummer Night's Dream |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma |
Felix Mendelssohnek obertura bat eta beste musika lan batzuk idatzi zituen antzerki honetan oinarrituta, eta XIX. mendeaz geroztik haren musika maiz erabili izan da Shakespeareren antzezlana laguntzeko.
Sinopsia
aldatuTeseo eta Hipolitaren ezkontza gertatzen den bitartean hasten da istorioa. Atenasen girotuta dago, Antzinako Greziarren garaian eta bost ekitaldiz osatuta dago. Hermiaren Aita, Egeus, Demetriorekin ezkontzera behartu nahi dio, baina bera Lisandroz maiteminduta dago. Hain handia da hauen maitasuna non basora ihes egiten dute.
Hermia Helenari haien egitasmoa azaltzen dio, uste osoa baitauka bere lagunean. Helena, berriz, Demetriori kontatzen dio, beraz maiteminduta baitago. Demetrio haserre bizian jartzen da hau entzutean eta maiteminduen atzetik joaten da Helenarekin batera, Lisandro hiltzeko asmoarekin.
Aldi berean Oberon eta Titania, maitagarrien errege eta erregina, eztabaida bat izaten dute. Oberon Indiar maitagarri bat gerrari bihurtu nahi du, baina Titania ez dago honekin ados, maitagarri honen ama Titania laudatzen baitzuen. Oberon haserretu egiten da eta Titania zigortzeko Puck iratxoari lore berezi baten bila bidaltzen du. Lore honekin edari miragarri prestatu ahal da, eta lotan dagoen gizon-emakume baten egien gainean jarri ezkero ikusten duen lehenengo gizakiaz maiteminduko da hau.
Helana Demetriorekiko sentitzen duen maitasuna erakusten saiatzen da, baina mutilak mespretxurekin erantzuten dio. Oberon hau ikustean Puck bidaltzen du Demetrio maitemindu dezan, baina iratxoa Lisandrorekin nahasten du eta hau Helenaz maitemintzen da. Demetrioren sentimenduak aldatu ez direla ikustean berriz bidaltzen du Puck eta oraingoan ondo egiten du honek bere lana. Bi Ateniar mutilak Helenaz maiteminduta daude, baina neska berari adarra jotzen hari direla uste du. Hermia ez du ulertzen zergatik Lisandro alde batera utzi dion eta bere lagunari errua egozten dio.
Teseo eta Hipolitaren ezkontzan parte hartuko duten antzezlariak basora sartzen dira. Hauetako bat, Nick Bottom, Puck-ekin topatu egiten da eta honek sorgindu egiten du aktorea. Asto baten burua ematen dio. Bottom ez da konturatzen eta abesten hasten da, Titania esnatuz. Honi esker maitagarrien erregina berarekin maitemintzen da. Oberon honetaz baliatzen da maitagarri indiarra eramateko. Bere nahia betetzean Titania eta Atheniarrak sorginkeriatik askatzen ditu, eta Bottom-eri bere burua itzultzen dio.
Esnatzean bizi duten guztia amets bat baino ez dela izan pentsatzen dute. Demetrio Hermiagatik sentitzen zuen maitasuna galtzen du, Lisandrorekin ezkontzeko bidea irekitzen.
Teseo eta Hipolitaren ezkontzan “Piramo eta Tisbe” lana antzezten dute Bottom eta bere kideak. Hain txarto egiten dute non ikusleak komedia bat ikusten hari direla pentsatzen dute. Honen ostean lotara joaten dira pertsonaiak eta Puck amaierako bakarrizketa bat egiten du.
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |