[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Totema (ojibwa: doodem) , naturaz gaindiko objektu, izaki edo animalia, kultura batzuen mitologietan tribuaren edo pertsonaren ikurtzat hartzen dena.

Totem Poles, Stanley parkea (Vancouver, Kanada)
Artikulu hau tribuaren edo pertsonaren ikurrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Totem (software)».

Totemak askotarikoak dira esanguraz eta ezaugarriz. Ipar Amerikako amerindiar tribu batzuen artean, animalien irudikapenek naturaz gaindiko indarrak eta ezaugarri espiritualak adierazten dituzte. Animalia ezagunenen artean, hartza, belatza, arraina, bisontea eta azkonarra daude. Tontorrean, bat, bi edo hiru pertsona-aurpegi izan ohi dituzte, eta herriko buruzagiaren maila edo estatusa duten pertsonen aurpegiak irudikatzen dituzte. Giza talde jakin baten jatorri gisa ere hartu izan da totema; kasu horietan, totem horren ondorengotzat dute taldekideek beren burua, animalia, landare edo objektu bizigabe horren ondorengotzat, alegia.

Oro har, Ipar Amerikako Ozeano Barearen kostaldean edo kostaldetik gertu daude totemak, AEBn eta Kanadan. Hango jatorrizko tribuek sortu zituzten horietako asko, Ojibwa tribukoek, adibidez. Totem hitza, hain zuzen, Ojibwa tribukoen doodem hitzetik dator, zeinak «familiako anaia/arreba» esan nahi baitu.

Zedroaren zuraz egiten zituzten, aire librean luze iraun zezaten.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu