Tezcatlipoca
Tezcatlipoca (nahuatlez Tezcatlīpoca; Nazioarteko Alfabeto Fonetikoz [teskatɬiː'poka]: "keagatik belztutako ispilua" edo "ispilu keztatzailea") nahuatl kulturan (mexikak eta nahuatl hizkuntzako beste ertamerikar herri batzuk) lurreko eta zeruko jauna da, bizitza iturria, gizakiaren zaintzaile eta babeslea, boterea eta zoriontasunaren jatorria, guduen jabea, alde guztietan dagoena, indartsua eta ikustezina. Nahua herrien artean Quetzalcoatl eta Tezcatlipoca dualtasuna eta antagonia dira. Quetzalcoatl Tezcatlipoca zuria ere deitua da, Tezcatlipocaren kolorea beltza bait da.
Tezcatlipoca | |
---|---|
Mitologia azteka eta Maia mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Xochiquetzal (en) |
Anai-arrebak | Xipe Totec (en) , Quetzalcoatl eta Huitzilopochtli |
Kondaira
aldatuNahua kulturan sortzailea, printzipio duala, maskulinoa eta femeninoa den Ometeotlek, hamairugarren zeruan biziz, lau seme izan zituen: lehena Xipe Totec izan zen (Tezcatlipoca gorria edo Camaxtle), bigarrena Tezcatlipoca (Tezcatlipoca beltza), hirugarrena Quetzalcoatl (Tezcatlipoca zuria), eta laugarrena Huitzilopochtli izan zen (Tezcatlipoca urdina edo kolibri ezkerra).
Unibertsoaren sorrerari buruzko nahua kondairetako batean, Tezcatlipocak eta Quetzalcoatlek mundua sortu zuten. Jatorrizko ozeano bakar bat baino ez zegoen, non soilik lurreko munstroa zen Cipactli bizi zen. Tezcatlipocak bere oina eskaini zuen amu gisa, eta lurreko munstroa irten egin zen eta jan egin zuen. Orduan, Tezcatlipoca eta Quetzalcoatlek munstroa eurenganatu zuten, eta hedatu egin zuten lurra bihurtzeko. Bere begi ugariak urmael eta aintzira bihurtu ziren, eta bere sudur zuloak leizeak dira. Lurreko munstroari egin zioten kaltea ordaintzeko, Tezcatlipocak giza ofrendak eskatzen ditu, bakoitzak ahal duen hoberena ematean datzatenak, trazendentzia ekintzaren eta naturaren kontserbazioaren bidez lortuz.
Tolteken artean zerutik lurrera amaraun bat erabiliz jaitsi zen babesle eraldatzaile bat zen, Quetzalcoatlen lana suntsitzeko asmoz, nori hilezkortasunaren edabea eskaini zion agure baten itxuran agertu zitzaion, baina edabea, izatez, edari erotzaile bat zen.
Hildakoen izpirituak Tezcatlipocaren aurrean jarri behar ziren euren epaia ozelote larru batekin jantzita eta lepoan uztarri bat zutela jasotzeko. Mictlanen bizitokia zen heriotzaren erresuman sartu aurretik zenbait proba pasa behar zituzten.
Irudikapena
aldatuBere irudikapenak islada metalikodun tinte mota berezi batekin margotzen ziren. Aurpegian zerrenda beltz bat eta paparrean obsidianazko ispilu batekin irudikatua zen, non gizadiaren ekintza eta pentsamendu guztiak ikusten zituen, eta nondik bere etsaiak hiltzen zituen ke bat irtetzen zen. Ispilu izaerak laburtzen du Tezcatlipoca, kontrasteek eta dualtasunek bere funtzio guztiak presiditzen zituen. Tezcatlipoca aurpegian zerrenda beltz bat duela ere irudikatua da, eta berna batean oina egon beharko litzatekeen tokian irtendako hezur bat erakusten du, jaguar bat bezala, mendiaren bihotzera doana (Tepeyolohtli), Ama Lurraren barne indarra, gaueko eguzkia. Bere ikurra obsidianazko aizto bat da, haize beltz eta moztailea irudikatzen duena, modu egokian erabiltzen ez direnean ingurua eta komunikazioa desorekatzen duten hitzak bezala.
Tezcatlipoca unibertsoko iparraldeko zatiko jauna da, Mictlanekin identifikatzen dena, atsedenaren eskualdea, eta Mictlampa deitzen da, hildakoen ibilbidea. Beltz kolorearekin lotzen da, Tecpatlen irudiarekin edo sukarrizko aiztoarekin, Yayauhqui Tezcatlipocak presiditzen du (Ispilu ilunaren dizdira). Iparraldea eskualde idor bat da, nondik haize hotzak ufatzen duten.
Tezcatlipocak pentsamenduak eta sentimenduak ezagutzeko trebezia zuen, alde guztietan egoteko ahalmenaz gain. Iparraldeko gerlaria da, gaueko zerua, ilargia eta izarrak irudikatzen ditu. "Gaua eta haizea, epailea, bere borondatez pentsatu eta agintzen duena" deitua da. Gauaren eta tentaldiaren jainkoa da. Bere ezaugarririk garrantzitsuenetako bat betiereko gaztetasuna izatea da, horregatik telpochtli (beti gaztea) deitua zen. Ikustezina da, honen ondorioz alde guztietan egon zitekeela uste zelarik. Gainera, yaotl (etsaia) izena, airea eta musikaren sorrera (esku batean geziak eta bestean txirula bat daramatza) ematen zaizkio. Aberastasuna eman eta kentzen duen jainkoa da, baita esklabuen babeslea ere.
Sagaratutako zeremoniak
aldatuTezcatlipocaren ohoretan Huitzilopochtliri zegozkionen ondoren jairik garrantzitsuenak ospatzen ziren:
Toxcatl
aldatuBere izena, ziuraski, Tezcatlengandik hartu zen, ospatzen zen hilabetea zena, ispilua eta ilargia esan nahi izateaz aparte. Tezcatlipoca ilargi jainko bat zenez, ispiluagatik bereiztua, jaia maiatzak 19an ospatzen zen. Tezcatlipoca irudikatzen zuen gazte baten ofrenda sinboliko batean zetzan. Esklabu bat "sakrifikatua" izateko aukeratua zen, eta urte betez lurrean "jainko" bezala tratatua zen. Gorputzean akatsik ez izateagatik, ilea gerriraino izateagatik eta erakargarria eta indartsua izateagatik aukeratua zen. Kaleetan txirula joaz eta gurtua izanaz zihoan, honetarako 12 laguntzaile ematen zitzaizkion, eta horietako batek ordezkatuko zuen ihes eginez gero. 4 apaiz emakume aukeratzen ziren urtean zehar bere nahi guztiak ase zitzaten, eta sakrifikatua izan baino 20 egun lehenago emakume horiekin ezkontzen zen, bakoitzari jainkosen izenak ematen zitzaizkielarik (Xochiquetzal, Xilonen...)
Jaiak 6 edo 7 fase inguru zituen, non herriak parte hartzen zuen. Lehe 4 faseetan, Tezcatlipocaren irudia da jantzia eta gurtua dena, herria eta bi sexuetako gazteen aldetik, arto sokekin estaltzen zutena. Urte amaieran, herriak animali txikiak sakrifikatzen zituen, idoloari janaria uzten zion, apaizek biltzen zutena eta bitxi, manta eta kopalezko ofrendak egiten zituzten. Gazteari ilea "kapitain bati bezala" mozten zioten, eta bitxi eta mantekin janzten zuten. Azken 5 egunak hiriz hiri zihoan, bere emazteekin batera, azkenean Tenochtitlanetik legoa batera zegoen tenplu batera igo behar zuen arte, puntu kosmikoak ordezkatzen zituzten lau txirula hautsiz. Igotzen zenean, harri batean etzaten zen eta bihotza erauzten zitzaion.