Hegart zaldi
(«Stroebel zaldi» orritik birbideratua)
Hegart zaldia edo Stroebel zaldia Ameriketako Estatu Batuetako bertako zaldi arraza bat da, nahiko arraza modernoa izanik. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen da.
Hegart zaldi | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Ameriketako Estatu Batuak |
Sinonimoak | Stroebel zaldia |
Arrazaren historia
aldatu1960.en hamarkadaren erdialdean, Harry Hegard egitasmo bat hasi zen zaldi mustang basatiak bertako errantxoetako zaldiekin nahastuz[1]. Egitasmoaren bultzatzileen arabera, hango mustang zaldiek Portugaleko Sorraia arrazako ezaugarri asko dute, kolonizatzaile espainarrek halako ugari hara eraman zutelako. Haren ondorioz Stroebel zaldia sortu zuen, Hegardt zaldia izenez ere ezaguna dena. Helburua tarpanaren antzeko abereak lortzea izan da. Egitasmoak jarraipena izan du, eta ondorioz antzinako tarpanekin antza handia duten zaldiak lortu dituzte[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://web.archive.org/web/20141013165453/http://www.equineoutreach.com/tarpans.html
- ↑ http://www.ansi.okstate.edu/breeds/horses/tarpan/ American "tarpan"] Amerikako Estatu Batuetako zenbait "tarpan berriei" buruzko artikuloa.