[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

San Valentin eguna edo maiteminduen eguna, otsailaren 14an ospatzen den eguna da. Tradizio kristau askorekin gertatzen den legez, badirudi lehenagoko beste errito edo ospakizunen eraldaketa izan daitekeela ospakizun egun hau. Eliza katolikoak maitasunari edo maiteminduei eskaintzen zitzaizkion zenbait errito eta ospakizun bereganatzeko, Valentin Ternikoa martiri eta santuaren heriotza data hautatu zuen. Agian Erdi Arotik, tradizio kristautik datozen hainbat herrialdetan ospatu egin da, anglo-saxoi herrialdetan bereziki.

San Valentin eguna
Irudia
Motajaiegun
Honen izena daramaSan Valentin
EgunOtsailaren 14

Gizarte industrial eta postindustrialean, mendebaldeko hainbat herrialdetan, San Valentin eguna elkar maite zutenen arteko opariak elkarri emateko egun bihurtu da. Publizitate kanpaina asko egin dira, eguna aitzakiatzat hartuta, maiteminduek elkarri opariak egiteko.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu