[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Roland Giguère (Montreal, 1929ko maiatzaren 4a - ib., 2003ko abuztuaren 17a) kanadar olerkari, margolari eta grabatzailea izan zen.

Roland Giguère
Bizitza
JaiotzaMontreal1929ko maiatzaren 4a
Herrialdea Kanada
HeriotzaMontreal2003ko abuztuaren 17a (74 urte)
Hezkuntza
HeziketaArte grafikoak
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, artista bisuala, margolaria, artista grafikoa, grabatzailea eta artista
Jasotako sariak

Margolaritzako graduatua atera zuen bere sorterriko École des Arts Graphiques eskolan eta Parisko École Éstiennen. 1949. urtean Éditions Erta argitaletxea sortu zuen. 1954-1963 bitartean Parisen bizi izan zen, eta surrealismoaren jarraitzaileekin harremanak izan zituen, André Bretónekin batez ere. Prix France-Canada eta Grand Prix Littérarie de la Ville de Montréal sariak irabazi zituen ondoren, eta Gouverneur Général izendatu nahi izan zuten La main au feu obragatik, baina uko egin zion izendapen hari. Giguère zapalkuntza ororen kontra borrokatu izan da, eta sarritan askatasuna bilatzeko eta aurrera jotzeko grina pizten dio irakurleari bere hizkuntza indartsuarekin. Bere obra nagusien artean daude Faire naître (1949, Jaioarazi), Trois pas (1950, Hiru urrats), Les nuits abat-jour (1950), Images apprivoisées (1953, Irudi bezatuak), Les armes blanches (1954, Arma zuriak), Le défaut des ruines est d´avoir des habitants (1957), Adorable femme des neiges (1959, Elurretako dama zoragarria), Povoir du noir (1966, Beltzaren boterea) eta Naturellement (1968, Jakina). Bi bilduma ere eman zituen argitara: L´âge de la parole: poèmes 1949-1960 (1965, Hitzaren aroa: olerkiak) eta La main au feu, 1949-1968 (1973, Eskua sutan) izenburupean.

Bibliografia

aldatu
  • 2004, Cœur par cœur
  • 1997, Illuminures
  • 1988, Temps et Lieux : poésie et sérigraphie
  • 1978, Forêt Vierge Folle : poésie
  • 1973, La main au feu : 1949-1968
  • 1965, L'Âge de la Parole : poèmes 1949-1960
  • 1963, Adorable femme des neiges suivi de l'immobile et l'éphémère
  • 1957, Lieux exemplaires
  • 1957, Le défaut des ruines est d'avoir des habitants

Erreferentziak

aldatu