[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Greziar mitologian, Psike[1] (antzinako grezieraz: Ψυχή, psūkhē; latinez: Psyche) giza arimaren irudia izaten zen. Apuleioren Metamorfosis lanaren arabera Psike errege baten alaba zen, eta, ederregia zenez, inork ez zuen berarekin ezkondu nahi. Afroditak Psikerekin ezkontzeko baimena eman zion bere seme Erosi, baina Eros sekula ez ikusteko baldintza ezarri zion Psikeri. Psikek ez zuen agindua bete. Psikek Eros ikusi zuenean, Erosek ihes egin zion eta Afroditaren mendean gelditu zen Psike; azkenik, Afroditak ezarritako froga guztiak gainditu ondoren, Psike hilezkor bihurtu eta Erosekin bizi izan zen.

Psike (mitologia)
Erromatar mitologia
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaPsyche
Sexuaemakumezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Eros
Seme-alabakVoluptas (en) Itzuli eta Hedone (en) Itzuli

Erreferentziak

aldatu
Mitologia  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

aldatu