PixelFed
PixelFed edo Pixelfed software librean oinarritutako irudiak partekatzeko sistema federatu bat da, Activity Pub protokoloa erabiliz. Kanadako Daniel Supernault izeneko garatzaile batek 2018ko apirilaren erdialdean argitara eman zuen, Fediver softwarearekin bat egiteko. Irudiak Friendica, Mastodon, Nextcloud, Diaspora, PeerTube, Pleroma eta abarrekin partekatzeko aukera osoa ematen du. Software librea eta kode irekikoa denez, instantziak jar daitezke Fedibertsoan, modu federatuan instantziak konektatuz.
PixelFed | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Azken bertsioa | 0.12.4 |
Behar ditu | Vue.js (en) |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | PHP |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU Affero General Public License, version 3.0 (en) |
Deskribapena | |
Honen parte da | Fedibertso |
Euskaraz | |
Euskaraz | ez |
https://pixelfed.org | |
Iturri-kodea | https://github.com/pixelfed/pixelfed |
Batzuetan, Instagram-en alternatiba libre eta deszentralizatu bezala aurkeztu egin izan da.
Sistema PHP script programazio-lengoaian garatzen da eta Laravel frameworka erabiltzen du.
PixelFed-en argitaratutako irudiak edozein web orritan sar daitezke, kapsulatu edo txertatu daiteke[1]. Moderazio-tresnak eta "stories" izeneko kontu batzuk ere baditu, eta, horiei esker, PixelFed instantzien edo jarduera mota horiek onartzen duen Activity Pub instantziaren arteko istorioak truka daitezke.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Zer da fedibertsoa eta zer eskaini diezaieke euskal sortzaileei?» kolektiva.media (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).
Kanpo estekak
aldatuSoftware librea izanik, oraindik ez dago euskaraz, baina badago euskal instantzia bat: