[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Pirata berbereak edo otomandar kortsarioak, iparraldeko AfrikatikBerberiako kostaldetik») jardun zuten pirata eta kortsario musulmanak izan ziren. Bere kanpamendu nagusiak Tunisian, batez ere Jerban, Tripolin, Aljerren, Sale eta Marokoko beste portuetan zituzten eta handik mendebaldeko Mediterraneo eraso zuten Gurutzadetatik aurrera baina batez ere Konstantinoplaren erorialditik aurrera. Itsasontziez gain, Europako arrantza-herrixkak (Italia, Frantzia, Espainia eta Portugalekok ez ezik, Bretainia Handia, Irlanda, Herbehereak eta baita Islandiakoak ere) eraso zituzten. Esklabo kristauak hartzea bere helburu nagusia izan zen, azoka musulmanetan saltzen zituztenak.[1]

HMS Mary Rose britainiar fragata eta zazpi aljeriar pirata-itsasontzien arteko gudua, 1669.

XVI. eta XIX. mendeen artean, kortsario hauek 800.000 eta 1,25 miloi inguru harrapatu zituzten, milioika hildako aintzat hartu barik. Izan ere, normalean emakumeak saldu eta gizonak burugabetzen zituzten.[1]

Kortsario batzuk europar pariak edo konbertituak izan ziren, tartean John Ward edo Zymen Danseker.[2] Hauek eramandako europar itsas-teknikei esker XVII. mendean bere urrezko aroa bizi ziren.

XVII. mendearen amaieratik aurrera, europarrek Berberiako estatuak estutu zituzten pirateriarekin amaitzeko. Napoleondar Gerrak eta Vienako Batzarra eta gero, presioa areagotu zuten baina 1830eko Aljeriako frantziar konkistara arte ez zen amaitu.

Bizargorri anaiak (Hızır (Hayreddin) eta Oruç), Turgut Reis, Kurtoğlu, Kemal Reis, Salih Reis, Koca Murat Reis edo Tybalt Rosembraise ospetsuenak izan ziren.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) BBC. British Slaves on the Barbary Coast. .
  2. (Ingelesez) Toll, Ian W.. (2010/12/12). «Pirates of Barbary» The New York Times.

Kanpo estekak

aldatu


Historia  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.