Petri IV.a Aragoikoa
Petri IV.a Aragoikoa Zeremoniatsua[1] (Balaguer, 1319ko urriaren 5a - Bartzelona, 1387ko urtarrilaren 5a), Aragoi eta Valentziako errege eta Bartzelonako kondea izan zen (1336 – 1387).
Biografia
aldatuAlfontso IV.a Aragoikoa eta Teresa Entençakoa gurasoak zituen.
Jakue III.a Mallorcakoa irabazi ondoren, 1344an Mallorcako errege bihurtu zen. Bere erreinaldian nobleziaren kontra tronua finkatzea saiatu zuen. Atzerrian guda asko izan zituen: Sardinia, Sizilia, Mezzogiorno, Grezia eta Balear Uharteetan. 1381ean Atenas eta Neopatriako duke bihurtu zen gerrari esker.
Ezkontza eta seme-alabak
aldatu1338an Joana II.a Nafarroakoaren alaba Maria (1329–1347) ezkondu eta lau seme-alabak izan zituzten:
- Konstantzia (1343–1363), Federiko III.a Siziliakoa ezkondu zuena.
- Joana (1344–1384).
- Maria (1345/6 – 1348).
- Petri (1347)
1347an Bartzelonan Alfontso IV.a Portugalgoaren alaba Leonor (1328–1348) ezkondu zuen. Izurri Beltzak hil zuen.
1349an Valentzian Petri II.a Siziliakoaren alaba Leonor (1325–1375) ezkondu eta lau seme-alabak izan zituzten:
- Joanes
- Martin
- Leonor, Joanes I.a Gaztelakoa ezkondu eta Fernando I.a Aragoikoaren ama zena.
1377an Bartzelonan Sibila Fortiàkoa (?-1406) ezkondu eta semea eta alaba izan zituzten:
- Alfontso (1378 – 1412) Gandiako dukea
- Elisabet (1380–1424), Jakue II.a Urgellekoa bere lehengusua ezkondu zuena.
Erreferentziak
aldatu
Aurrekoa Alfontso IV.a Aragoikoa |
Aragoiko erregea 1336 – 1387 |
Ondorengoa Joanes I.a Aragoikoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petri IV.a Aragoikoa |
Artikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |