Osorkon IV.a
Aakheperra Setepenamon Osorkon edo Osorkon IV.a Egiptoko XXIII. dinastiako azken faraoia izan zen, K.a. 730 eta K.a. 715 bitartean gobernatu zuelarik, Egiptoko hirugarren tarteko aroan zehar.
Osorkon IV.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. VIII. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. VIII. mendea ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Shoshenq V | ||
Ama | Tadibast III | ||
Leinua | Egiptoko XXII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka |
Sheshonq V.a faraoia eta Tadibastet II.aren semea izan zen. Tanisko erregea zen eta soilik Niloren deltaren iparrekialdean gobernatu zuen.
Bere erregealdia Antzinako Egipto aldi berean lau dinastiak gobernatzen zuten garai batean hasi zen: Egiptoko XXIII. dinastia, Iuput II.a errege zuena eta Leontopolis hirian gobernatzen zuena, Egiptoko XXIV. dinastia, Tefnakhtek Saisen gobernatzen zuena eta Egiptoko XXV. dinastia, kushita, Pianjy eta Shabakok gobernatzen zutena.
Osorkon IV.a Iuput II.a eta Tafnakhtekin aliatu zen Pianjyren indartzea zapuzteko, Napatako erregea zena. Israel eta Palestinako erregeei laguntzen ere saiatu zen. Azkenean asiriar erregea zen Sargon II.aren adiskidetasuna bilatu zuen arren, opario baliotsuekin, hamabi zaldi bikain kasu.
Osorkonen heriotzarekin Egiptoko XXII. dinastia amaitu zen, aipaturiko XXIII, XXIV eta XXV. dinastien garaikidea zena. Manetonek, XXV. dinastiako faraoi kushtarra zen Shabako, Bokkoris harrapatu eta bizirik erre ondoren Egipton zenbait urtez errege izan zela dio.
Aurrekoa Sheshonq V.a |
Egiptoko faraoia K.a. 730-K.a. 715 |
Ondorengoa Pianjy eta Shabako |