Ogitarteko
Ogitartekoa[1] osagai desberdinekin (gazta, haragia, arraina, barazkiak....) betetako ogi zati erdibitua da, normalean eramateko hartzen dena. Lagunartean otarteko[2] eta bokata[3] ere esaten zaio. Ogi xerra karratuetan egindakoari sandwich[4] deritzo. Ogi zatiak nahi izatera saltsa desberdinekin bustiak egon daitezke, modu honetara ogitartekoa hezeago eta zaporetsuagoa izango da.
Oinarrizko jakia da, beste prestaketa batzuen antzera, munduko herri eta kultura ugarik erabili izan dutena eguneroko elikaduran. Jaki desberdin hauek oinarri, karbohidrato asko duten (ogi motak) osagai bat izaten dute. Ogi mota desberdin hauek berriz barruan barazki, haragi, arrai... eman ditzakete.
Prestaketa hauen adibide dira italiar pizza, kebab turkoa, Greziako pita, sandwich ingelesa, Amerikako irin tortilla edo arepak, estatu batutako hanburgesa edo gure inguruan jaten den ogitartekoa.
Ogi ohikoenak
aldatuOgitartekoa prestatzeko jeneralean ogi luzea erabiltzen da, hala nola baguette frantsesa eso txapata italiarra, baina edozein ogi edo ogi-xerrarekin egin daiteke.
Betegai ohikoenak
aldatu- Patata tortilla.
- Tortilla mota desberdinak.
- Txerri solomoa.
- Gatzuneako antxoa.
- Hegaluzea.
- Gazta.
- Txipiroi edo txibiak.
- Urdaiazpiko gazia.
- Urdaiazpiko egosia.
- Txorizoa.
- Saltxitxoia.
- Haragi xerrak.
- Tomate naturala.
- Letxuga edo uraza.
Saltsa ohikoenak
aldatu- Tomate birrindua.
- Maionesa.
- Ziapea edo mustarda.
- Ozpin-olioa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Ogitarteko». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-3-2.)
- ↑ «Otarteko». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-3-2.)
- ↑ «Bokata». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-3-2.)
- ↑ «Sandwich». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-3-2.)
Bibliografia
aldatu- (Gaztelaniaz) Garcia Oritz. Garcia Ortiz. Gil Maula., Francisco Pedro Pablo Mario. (2012). OPERACIONES BÁSICAS Y SERVICOS EN BAR Y CAFETERÍA. Paraninfo, 93 or. ISBN 9788428327534..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |