Netflix
Netflix Inc. estatubatuar entretenimendu konpainia bat da, posta bidezko DVDak eta internet bidezko streaming zerbitzuak saltzen dituena. 1997an sortu zen eta egoitza Los Gatos-en du (Kalifornian). 2009rako, 10 milioi harpidedunak gainditu zituen eta 2016an mundu osoan 81,5 milioi harpidedun zituen.[1]
Netflix | |
---|---|
Datuak | |
Mota | web broadcaster (en) , Sakelako mugikorraren aplikazioa, bideo emankizun zerbitzua eta eskatu ahalako bideoa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | Motion Picture Association (en) |
Eskumendekoak | |
Erabilitako hizkuntza | eleaniztun |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Kudeatzailea | Netflix, Inc. |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | Netflix Sweden (en) 2012ko urriaren 15a - Netflix Russia (en) 2020ko urtarrila - Netflix Direct (en) 2020ko azaroaren 5a - |
Legezko forma | Delaware corporation (en) |
Jabea | baliorik ez |
Balore-burtsa | NASDAQ |
Historia | |
Sorrera | 1997ko abuztuaren 29a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Scotts Valley |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
2011tik aurrera, telesaila eta filmak ekoizteari ekin zion. 2014ko urtarrilean lortu zuen historiako lehen izendapena, ekoizpen originalagatik.
Historia
aldatu1997an, Kalifornian (Estatu Batuetan) agertu zen, Reed Hastings-ek eta Marc Randolph-ek sorturik. Alokairuko film eta serie mugagabeak eskaintzen zizkion harpidedunari. 2013aren erdian, 32 milioi harpidedun baino gehiago zeuden Estatu Batuetan, Kanadan, Latinoamerikan, herrialde eskandinabiarretan, Irlandan eta Erresuma Batuan. Emaitzarik onenak 2013ko azken hiruhilekoan izan zituen, 1.066 milioi dolarreko fakturazioa lortuta eta % 36,5eko hazkundeaz. Konpainiak 2014 urtea 57,3 milioi erabiltzailerekin amaitu zuen. Egun, 75 milioi baino gehiagok darabilte.
Harpidetza mota
aldatuNetflixek hiru harpidetza mota eskaintzen ditu, prezio eta zerbitzu ezberdinekin, baina film eta serieak guztietarako bera da.
Motak | Kalitatea | Zenbat gailutan, gehienez | Hileko prezioa |
1 | Estandarra (720p) | 1 | 7,99€ |
2 | HD (1080p) | 2 | 10,99€ |
3 | UHD (2160p) | 3 | 13,99€ |
Netflixek merkatuan nahiko denbora izanda ere, film mota berriak atera ditu, akziokoak, erromantzea eta drama, estatubatuarrak ez ezik, nazioartekoak ere. Serieei edo filmei emandako kalifikazioak ikus daitezke, baita jarritako iruzkinak ere. Netflixen ustez, estrategia oso emakorra izan da berezko edukiak ekoiztea; horren ondorioz, merkatu osoaz arduratzeko aukera eman zion. 2016ko ekainean, konpainiak bere lehen seriea iragarri zuen.
Ohikoa da erabiltzaileek beren gako pribatua beste erabiltzaile batzuekin partekatzea. Presidenteak esan zuen enpresa ez zela praktika horrekin mehatxatuta sentitzen: hedapen moduan ikusten du, gakoa partekatu duten gehienak finean harpidetzen direlako.
Bateragarritasuna
aldatuZerrenda honetako gailuen hardwarea bateragarria da
aldatu- Amazon Fire TV, Kindle Fire, Kindle Fire HD, Kindle Fire HDX.
- Androidː smartphonak eta tabletak.
- Android TV.
- Apple: Apple TV, iPad, iPhone, iPod Touch.
- Barnes & Noble Nook Color, Nook Tablet, Nook HD.
- D-Link Boxee Box (bateragarria Estatu Batuetan eta Kanadan bakarrik.)
- Google Chromecast.
- LG Electronics: Blu-ray irakurgailu batzuk, telebista eta etxeko antzoki sistema.
- Google TV.
- YouView Erresuma Batuko deskodetzaileak.
- Microsoft: Windows 10 (ordenagailua eta mugikorrak), Windows 8, Windows Phone, Xbox 360, Xbox One
- Nintendo: Wii, Nintendo 3DS Wii U eta Nintendo Switch.
- Panasonic: Blu-ray irakurgailu batzuk, telebista eta etxeko antzoki sistema..
- Philips: Blu-ray irakurgailu batzuk eta telebistak.
- Roku streaming irakurgailua.
- Samsung: Blu-ray irakurgailu batzuk, etxeko antzoki sistema, smartphoneak, telebistak eta tabletak.
- Seagate FreeAgent Theater+ HD media player.
- Sharp: telebista batzuk LED/LCD eta Blu-ray irakurgailu batzuk.
- Sony Blu-ray irakurgailu batzuk, telelebistak, PlayStation 3, PlayStation Vita y PlayStation 4.
- TiVo DVR (HD, HD XL, Series3, Premiere, Premiere XL, Roamio, eta Bolt boxes).
- Viewsonic VMP75.
- Vizio: Blu-ray irakurgailu batzuk eta telebistak.
- Western Digital WD Live Plus media player.
- Yamaha BD-A1020.
Nazioarteko hedapena
aldatu2010 | Streaming zerbitzua Kanadan eskaintzen hasi zen. |
2011 | Latinoamerika. |
2012 | 2012ko urtarrilean, Europarako hedapena hasi zuen, Erresuma Batuan eta Irlandan. Irailerako handitu zen, Danimarka, Finlandia, Norvegia eta Suedia hartuta. |
2013 | 2013an, Herbehereak soilik: enpresak erabaki zuen harpidetzaren hedapen abiadura txikiagotzea, kostuak kontrolatzeko. |
2014 | Austria, Belgika, Alemania, Frantzia, Luxemburgo eta Suitza. |
2015 | Australia, Zeelanda Berria, Japonia, Italia, Portugal eta Espainia. |
2015-2016 | Asiarako hedapena iragarri zuen: Pakistan, Hego Korea, Singapur eta Taiwan; 2016ko hasieran, Filipinak eta Asiako Hego-ekialdea. |
2016 | 130 herrialdetara handitu zen, Txinako Herri Errepublika, Siria eta Ipar Korea izan ezik. |
Dolby Atmos
aldatuNetflixek beti saiatu da erabiltzaileentzako zerbitzu onenak eskaintzen; horregatik orain soinuaren hobenkutzan dihardu. Atmos Dolbyko formatuko pistak eskaintzen ditu, soinuaren kalitatea erruz areagotzen duen teknologia. Beharrezkoa izango da 4 pantailarekin eta bideo HD Ultrarekin, eskaintzen duen planorik garestiena izatea. Orain arte, Plusa Dolby Digitalak sistema zeukan.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Netflix konpainiaren webgunea (Ingelesez)