Nafarroa Bai
Nafarroa Bai, NaBai, 2004an Nafarroa Garaiko koalizio abertzale bat zen. Hasiera batean, Aralar, Eusko Alkartasuna, EAJ, Batzarre eta hainbat independentek edo afiliazio gabek osatu zuten. Batzarrek 2011ko hauteskundeetarako, NaBai utziko zuela jakinarazi zuen 2010 amaieran,[1] eta Nafarroako Ezker Batuarekin batera koalizio berria sortu zuen.[2]
Nafarroa Bai NaBai | |
---|---|
Sorrera | 2004 |
Desegitea | 20111 |
Egoitza nagusia | Gaztelu plaza, 32, 1.go ezkerra. 31001 Iruñea, Nafarroa |
Ideologia politikoa | Ezkertiarra, aurrerakoitasuna, abertzaletasuna, euskaltzaletasuna, nafartasuna eta euskalerrizaletasuna |
Koalizioa | Aralar EAJ Batzarre (2004–2010) EA (2004–2011) Independenteak |
Nazioarteko kidetza | ·EAJ Europako Alderdi Demokratako kidea da. |
www.nafarroabai.org | |
1: Maitzaren 22ko hauteskundeetarako Aralarrek eta EAJk Nafarroa Bai 2011 sortu zuten. |
2011ko urtarrila eta otsaila bitartean, Aralarrek, EAJk eta koalizioko kide independente batzuek Eusko Alkartasuna NaBai-tik kanpo geratu zela adierazi zuten, Ezker Abertzalearekin zituen akordio estrategikoak ez zituelako bertan behera utzi nahi izan.[3][4] EAk koaliziotik bota zutela salatu zuen, eta, sortzaileen gehiengoa koaliziotik kanpo zegoenez, Aralar eta EAJren arteko koalizioak ezin zuela Nafarroa Bai izena izan adierazi zuen.[5] Gauzak horrela, Aralarrek eta EAJk 2011ko hauteskundeetan Nafarroa Bai 2011 izena erabiliko zutela adierazi zuten.[6]
2011ko udal hauteskundeek utzitako emaitzen ondoren, Aralarrek akordioa lortu zuen Bildu koalizioa osatzen zuten kideekin hauteskundeetara elkarrekin joateko, Amaiur koalizio berrian. Horren ondoren, NaBai-n geratzen ziren gainerako eragileek (EAJ alderdia, independenteen Zabaltzen elkartea) Geroa Bai izeneko koalizio berria osatzea adostu zuten Nafarroarako.
Helburua
aldatuBere sorreran, Nafarroa Bai koalizioaren helburu nagusia Nafarroako Gobernutik nahiz udal gobernuetatik UPN ateraraztea zen, eta horretarako Nafarroako Ezker Batua (NEB) eta Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN)rekin paktuak egiteko asmoa erakutsi zuen[erreferentzia behar].
Historia
aldatu2004ko hauteskundeak
aldatu2004ko Espainiako hauteskundeetara aurkeztu zen lehen aldiz, lehen postuan Uxue Barkos zuela, eta diputatu eserleku bat lortu zuen, 61.045 sufragio, botoen % 18,84 alegia, lortuta. Beraz, Nafarroako Foru Erkidegoan aukera euskaltzale batek ordu arte lortu zuen emaitzarik onena izan zen. Horrekin batera, Espainiako Diputatuen Kongresuan, azken 18 urteetako lehen diputatu euskaldun nafarra lortu zuten[erreferentzia behar]. Herri Batasunak (HB) lortu zuen azkenekoz Nafarroako euskaldun bat diputatu izatea Madrilen, nahiz eta ez zuen eserlekua hartu.
2007ko hauteskundeak
aldatuAkordioa
aldatu2007ko foru eta udal hauteskundeetan aurkeztu zen Nafarroa Bai koalizioa. Akordio bat sinatu zuten koalizioko alderdiek, non lehen 10 lekuetan Aralarko 5 lagun egongo ziren, Eusko Alkartasunako 3, Batzarreko 1 eta EAJ alderdiko beste bat.
Nafarroako Ezker Batua alderdiari koalizioan sartzeko gonbita egin zitzaion, baina haiek beren zerrenda propioa aurkeztea hobetsi zuten. Hala ere, UPN gobernutik kentzeko akordio batera iristea ongi ikusi zuten. Nahiz eta Batasunari ere gonbite bera egin[erreferentzia behar], ez zen akordiorik lortu eta ez zen koalizioan sartu.
Nafarroako Parlamentuari dagokionez, Aralar taldeak aurkeztu zuen zerrendaburua (Patxi Zabaleta); eta Iruñeko Udalari dagokionez, EA-EAJk bere hautagaia aurkezteko aukera bazuen ere, Uxue Barkos independenteari utzi zioten zerrendaburu tokia.
Akordio horretan, Parlamentuko lehen 10 hautagaien artean independente bat egon zen, eta hiriburuko lehen 6 zinegotzietan, bertze independente bat.
Emaitzak
aldatu2007ko hauteskundeetan Foru Erkidegoan bigarren zerrenda bozkatuena izan zen NaBai, zerrenda abertzale batek bigarren postua lortzen zuen lehenengo aldia. Botoen % 23,7 lortu zuen eta 12 eserleku. Horrela, koalizioko alderdiek banandurik lortu zituzten emaitzak hobetu zituen (8 eserleku).
Iruñean botoen % 26,26 eta 8 zinegotzi lortu zituen. Udalerri askotan ere zinegotzi kopurua handitu egin zuen, eta hainbatetan zerrenda bozkatuena izatea lortu. Hauteskunde gauean, Patxi Zabaleta taldearen zerrendaburuak adierazi zuen NaBai Nafarroako bigarren indar politikoa zela eta etorkizunean lehena izan litekeela.
Emaitzak merindadeka
aldatuNaBaik Iruñeko merindadean lortu zituen emaitzarik onenak eta Tuterakoan, txikienak; hala ere, Nafarroako merindade guztietan 2003ko hauteskundeetan baino boto gehiago eskuratu zituen.
Udalerria | Botoen %a 2007 | Botoen %a2003 | Desb. |
---|---|---|---|
Erriberriko Merindadea | % 14,1 | % 8,5 | +5,6 |
Iruñeko Merindadea | % 31,7 | % 25,0 | +6,7 |
Lizarrako Merindadea | % 15,1 | % 10,0 | +5,1 |
Tuterako Merindadea | % 5,7 | % 5,2 | +0,5 |
Zangozako Merindadea | % 27,2 | % 18,8 | +8,4 |
Erriberriko merindadea
aldatuNafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, Nafarroa Bai zerrendarik bozkatuena izan zen merindadeko hiru herritan: Untzue, Leotz eta Oloritzen.
Erriberriko merindadeko udalerri handienetan lortutako emaitzak:
Udalerria | Botoen %a 2007 | Botoen %a 2003 | Desb. |
---|---|---|---|
Tafalla | % 25,0 | % 17,3 | +7,7 |
Erriberri | % 15,5 | % 9,6 | +5,9 |
Azkoien | % 10,7 | % 3,2 | +7,5 |
Milagro | % 3,0 | % 1,2 | +1,8 |
Uxue | % 21,6 | % 9,9 | +11,7 |
Iruñeko merindadea
aldatuNafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, Nafarroa Bai zerrendarik bozkatuena izan zen merindadeko 57 herritan, Nafarroa iparraldeko herri gehienetan, eta Sakanako eta Iruñerriko hainbatetan.
Iruñeko merindadeko udalerri handienetan lortutako emaitzak:
Udalerria | Botoen %a 2007 | Botoen %a 2003 | Desb. |
---|---|---|---|
Iruñea | % 27,1 | % 19,9 | +7,2 |
Barañain | % 27,8 | % 20,0 | +7,8 |
Zizur Nagusia | % 31,6 | % 23,0 | +8,6 |
Antsoain | % 37,3 | % 26,7 | +10,6 |
Berriozar | % 30,9 | % 21,5 | +9,4 |
Baztan | % 49,6 | % 51,7 | -2,1 |
Altsasu | % 37,2 | % 32,8 | +4,4 |
Leitza | % 60,8 | % 58,6 | +2,2 |
Lesaka | % 67,4 | % 65,8 | +1,6 |
Etxarri Aranatz | % 64,5 | % 56,3 | +8,2 |
Irurtzun | % 47,3 | % 26,0 | +21,3 |
Olazti | % 52,6 | % 32,3 | +20,3 |
Lizarrako merindadea
aldatuNafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, Nafarroa Bai zerrendarik bozkatuena izan zen merindadeko zazpi herritan.
Lizarrako merindadeko udalerri handienetan lortutako emaitzak:
Udalerria | Botoen %a 2007 | Botoen %a 2003 | Desb. |
---|---|---|---|
Lizarra | % 24,1 | % 18,5 | +5,6 |
Viana | % 12,5 | % 8,2 | +4,3 |
Los Arcos | % 12,5 | % 7,8 | +4,7 |
Sartaguda | % 10,8 | % 5,3 | +5,5 |
Lodosa | % 8,7 | % 6,6 | +2,1 |
Tuterako merindadea
aldatuNafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, Nafarroa Baik botoen %10 baino gutxiago eskuratu zuen herri gehienetan, baina 2003ko emaitzekin alderatuz gero, igoera nabarmena izan zuen.
Tuterako merindadeko udalerri handienetan lortutako emaitzak:
Udalerria | Botoen %a 2007 | Botoen %a 2003 | Desb. |
---|---|---|---|
Tutera | % 8,4 | % 10,0 | -1,6 |
Zarrakaztelu | % 9,2 | % 6,5 | +2,7 |
Cortes | % 6,5 | % 4,6 | +1,9 |
Castejón | % 4,3 | % 2,4 | +1,9 |
Corella | % 2,7 | % 1,8 | +0,9 |
Zangozako merindadea
aldatuNafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, Nafarroa Bai zerrendarik bozkatuena izan zen merindadeko 18 herritan.
Zangozako merindadeko udalerri handienetan lortutako emaitzak:
Udalerria | Botoen %a 2007 | Botoen %a 2003 | Desb. |
---|---|---|---|
Zangoza | % 21,4 | % 11,4 | +10,0 |
Burlata | % 29,9 | % 21,8 | +8,1 |
Uharte | % 36,8 | % 27,5 | +9,3 |
Agoitz | % 32,4 | % 25,0 | +7,4 |
Izaba | % 25,6 | % 19,9 | +5,7 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Batzarrek ez du NaBain jarraituko, afiliatuen %75ek hala erabakita,[Betiko hautsitako esteka] Berria, 2010eko azaroaren 7a
- ↑ Ezkerra koalizioa, "aldaketarako poloa"[Betiko hautsitako esteka], Berria.info, 2011ko urtarrilaren 29a
- ↑ NaBai sitúa a EA fuera de la coalición al oficializar su candidatura
- ↑ Aralarrek, EAJk eta independenteek NaBairen zerrendak prestatzeko mahaitik kanpo utzi dute EA[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ EAk dio 'NaBai' izena ezin dutela erabili Aralarrek eta EAJk, "zilegitasunik ez daukatelako"[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Txentxo Jiménez confirma que han registrado la marca Nafarroa Bai 2011
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Nafarroa Bairen webgunea