[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Mictlantecuhtli (Mictlaneko jauna-hildakoen tokia, miquiz hitzetik, "hil" eta tlan hitzetik "tokia", datorrena, azteka, zapoteka eta mixteka kulturako behe munduaren eta hildakoen jainkoa da (infernuaren kontzeptu katolikorik ez zuten). Popocatzin ere deitzen zen, "popo" hitzetik datorrena eta "kea" esan nahi duena. Beraz ilunpeetako jainkoa zen. Bere emazte Mictecacihuatlekin batera lurrazpiko mundua edo Mictlana gobernatzen zuen. Bere subirautza erabiltzen zuen "lurrazpiko bederatzi ibaien" eta hildakoen arimen gainean. Hortz askoko burezurra duen giza hezurdura bezala irudikatzen da. Armiarmekin, hontzekin eta saguzarrekin lotua, marraztua zenean ile beltzarekin eta begi izartu edo izarrekin irudikatzen zen. Mictlantecuhtli aldi berean gizona eta emakumea zela ere uste zen, Mictlantecuhtli gizona zenean eta Tlantecuhtli emakumea zenean.

Mictlantecuhtliren estatuatxoa Londresko British Museumean.
Mictlantecuhtliren estatua Mexikoko Tenplu Nagusiko museoan

Ezkerreko eskultura Arranoen Etxea deritzonean aurkitu zen, Mexiko-Tenochtitlaneko Tenplu Nagusia zegoen barruti sakratuaren barnean,

Gobernua denboran

aldatu

10 zenbakia gobernatzen zuen, Itzcuintli deitua (zakurra), hamargarren hamahirukoa eta bere data berezia (jaiotzakoa) 6 etxea zen. Maia kulturako bere baliokidea Ah Puch zen.


Kanpo estekak

aldatu