[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Miñoiak Arabako Foru Aldundiaren kidego armatua dira. XVIII. mendean eratu zen, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru-poliziak bezala, eta beren jatorrizko zeregina ordena publikoari eta bake sozialari eustea izan zen. Araban cuadrilleros deitu zitzaien hasieran, baina laster mikelete izena hartu zuten, eta azkenik miñoi izena gailendu zen.

Miñoiak
Datuak
Motapolizia
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteErtzaintza
JabeaArabako Foru Aldundia
Historia
Sorrera1793

Denboran zehar, miñoiak funtzioak galduz joan dira. Hirugarren Gerra Karlistaren ondoren, foruak deuseztatu ziren, eta miñoien kopurua asko murriztu zen. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Gipuzkoako eta Bizkaiko mikeleteen kasuan ez bezala, miñoien kidegoak iraun egin zuen, Araba matxinoen alde ipintzeagatik, baina eraikin ofizialen zaintza eta protokolo funtzioak soilik utzi zitzaizkien.

Francoren diktadura amaitu ondoren, Araba EAEn sartu eta miñoien zerbitzua eraberritu zen; miñoiak Ertzaintzaren egituraren barruan geratu ziren. Espainiako Estatuak miñoien gainean zituen eskumenak EAEren eskuetara igaro ziren. Hala ere, Arabako Foru Aldundiak oraindik ere eskumenak ditu miñoien gainean.

1980ko urtarrilaren 9an, ETA militarrak miñoien buru Jesus Velasco Zuazola hil zuen. Ekintza hau ETAk diktadura ondoko euskal polizia autonomikoaren aurka egindako lehen erasotzat hartu izan da.

Zereginak

aldatu

Miñoien zereginen artean Arabako Foru Aldundiaren eraikinen zainketa eta Arabako Lurralde historikoko trafikoa dira. 1992ko Polizia Legearen ondorioz, polizia agentzia izatetik Ertzaintzaren Atal bat izatera igaro ziren. Hau da, organikoki Ertzaintzaren zati dira baina funtzionalki Foru Aldundiaren menpe daude.

Zeregin guztiak hauek dira:[1]

  • Foru Aldundiaren ordezkapena
  • Foru eraikinen, agintarien eta ondarearen segurtasuna
  • Ingurumena (mendiak, ehiza, arrantza, parke naturalak, etab.)
  • Garraioaren kontrola
  • Bigarren mailako errepideen trafikoa[2]
  • Kanpo eta barne koordinazioa

Eskalak

aldatu
  • Miñoien burua
  • Komisariondokoa
  • Ofizialondokoa
  • Sarjentua
  • Kaboa
  • Agentea

Baliabide mugikorrak

aldatu

Autoen artean honakoak erabiltzen dituzte:

  • Nissan Pathfinder
  • Nissan Terrano II
  • Renault Laguna
  • Renault Master

Erreferentziak

aldatu
  1. Los policías más desconocidos. El Correo (Noiz kontsultatua: 2011-12-30).
  2. Interior confirma un preacuerdo para dar más competencias a los Miñones. El Mundo (Noiz kontsultatua: 2012-11-06).

Kanpo estekak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu