[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Artikulu hau Merkurio jainkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Merkurio».

Merkurio[1], latinez Mercurius, mitologia erromatarreko merkataritzaren jainkoa zen, Jupiter eta Bona Dearen semea. Merkurio izena merx (merkantzia) hitzetik dator. Dirudienez, Turms jainko etruriarrarekin lotura bat dauka, baina mitologia eta ezaugarri gehienak Hermes jainko analogo grekotik jasoak dauzka.

Merkurio (mitologia)
Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaMercurius
Sexuagizonezkoa
Ikonografiasugea eta kaduzeoa
BaliokideakHermes, Abianus (en) Itzuli, Cimiacinus (en) Itzuli, Arcecius (en) Itzuli, Aguaecus (en) Itzuli, Dubnocaratiacus (en) Itzuli eta Solitumarus (en) Itzuli
Familia
AitaJupiter
Bikotekidea(k)Larunda (en) Itzuli eta Rosmerta (en) Itzuli
Seme-alabakEvandro eta Kupido

Zientzia-eremutan, Merkuriok hainbat gauzen izenak ezarri ditu; hala nola, Merkurio planeta, merkurio elementu kimikoa.

Funtzioak

aldatu

Bideekin lotuta zegoen eta horregatik merkatarien, negozioen, garraiolarien, dendarien eta bidaiarien jainko babeslea zen, bai eta bidelapurren kokinena[2]. Jainko-jainkosen mezularia zen, eta horregatik, hegaldun txanoarekin irudikatzen zen, Hermes bezala. Kapela, bidaiarien ezaugarria zen eta hegalak zituen hegan egin zezakeelako.

Gatazkan zeuden elementuak ados jarri zitzakeen Apolok emandako kaduzeoari esker; elokuentziarekin, asmamenarekin, astronomiarekin, euriarekin edo haizearekin erlazionatuta dago; hamabi jainkoen ohorez egindako sakrifizioa asmatu zuen eta suaren teknika; itunak egiten laguntzen du, mezulariak eta interpreteak babesten ditu eta jainko psicoponpoa ere bada, arimak Hadesera joaten gidatzen baititu[3].

Hermes-Merkurio identifikazioa

aldatu

Merkurioren gurtza zaharra da, eta tradizioak zioen Erromako Aventinoko muinoan bazuela tenplua K.a. 495. urtean. Han, Merkurio erromatar Maiarekin batera gurtzen zen, eta Maia grekoarekin (Pleiadeetako bat, Hermesen ama zena) identifikatu zenez, bere amatzat hartu zuten; era berean, lotura greko horren ondorioz, eta Hermes Zeusen semea zelako, Merkurio Jupiterren seme bihurtu zuten. Biak ala biak, Merkurio eta Maia Mercuralia jaialdian ohoratzen zuten, Maiatzaren 15ean, Aventinoan eskaini zitazion tenpluan[2].

Turms jaikoa, falisko, osko eta etruskoen artean antzeko funtzioak zituen, merkatariak babestearena batez ere. Bestalde latinezko merx (merkantzia) eta mercari (merkatari) hitzek jainkoaren izenarekin lotuta daude. Hala ere, ikerlariek uste dute greziarren Hermes jainkoarekin antza handiagoa duela[3].

Ikurrak

aldatu

Batzuetan, dirua gordetzeko poltsatxo bat (marsupio) eskuetan duela irudikatzen da, negozioen adierazgarri. Erromatar artistek Hermesen ezaugarriak kopiatu zituzten eta horrexegatik, askotan, haren ikurrekin ere irudikatzen da: hegaldun sandaliak (talaria) jantzita, hegaldun kapela (petasoa) eta kaduzeoa eramaten.

 
Périgueux ( Dordoña). Vesunna-Museum: merkurioren goi-erliebea ( K.o. II. mendea). Galian, Merkuriok gurtza zabal zuen, agian, galiarren Lugos jaikoarekin identifikatu zelako.

Printzealdiaren garaian

aldatu

Hermes-Merkurio, bai K.a. VI. mendeko eragin etruskoaren bidez, bai Campania edo Grezia Handiko kolonia helenikoen harreman zuzenaren bidez, modu desberdinean sendotu zen gizarte erromatarrean Augustoren garaia arte, une horretan Estatuak berak sustatu baitzuen bere gurtza[3].

Octaviano (Augusto enperadorea izango zena) bere erregimen berriaren sinbolotzat aukeratu zuen eta berritutako inperioren ongizatearen iruditzat. Une horretan, bere kultuari bultzada handia eman zitzaion[3].

Aurreko mendeetan, Merkurio jainkoari eskaintzen zaizkion aldareen idazkunetan agertzen da, eta batzuetan, irudikatu egiten da. Galian, Julio Zesarrek esan bezala, Lugos jainkoarekin parekatu zen, eta beste hainbat lurraldetan, beste gizaki jainkotira indigenekin identifikatu zelaren zantsuak daude[3]. Dena den, Augusto enperadorearen erreformen ondoren, probintzietan gehiago zabaldu zen, bere ezaugarri grekoekin batez ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mit, eta hau, Merkuriok eginiko hegaldi azkarrak ditu oinarri. logikoak
  2. a b (Ingelesez) «Mercury | Myth, Symbols, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) Moya Maleno, Pedro R.. (2009). «Mercurio en la epigrafía Hispanorromana: el ara votiva de Laminium (Alhambra, Ciudad Real)» Revista de Estudios del Campo de Montiel 1: 101-123. ISSN 1989-595X..

Kanpo estekak

aldatu