[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Lorden Ganbera[1] (ingelesez: House of Lords) Erresuma Batuko Legebiltzarreko goi ganbera da, 746 partaidez osatua. Legebiltzarrak, Subiranoa eta behe ganbera edo Komunen Ganbera ere hartzen ditu. Westminster jauregian dago.

Lorden Ganbera
Datuak
Motahouse of lords (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua eta Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Jarduera
Honen parteErresuma Batuko Legebiltzarra
Aulki-kopurua808
Agintea
LehendakariaJohn McFall, Baron McFall of Alcluith (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1801eko urtarrilaren 1a
Ordezkatzen duHouse of Lords of Great Britain (en) Itzuli eta House of Lords of Ireland (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: UKHouseofLords Twitter: ukhouseoflords Youtube: UCI_4WZYDHY9Dvb_zUq1_4HQ Flickr: 92933371@N05 Edit the value on Wikidata

Jatorria

aldatu

Ganberaren jatorria XIV. mendean dago; harez geroztik, ia etengabe dihardu, izen hori 1544an hartu zuen arren. 1649an abolitu zuen Oliver Cromwell iraultzaileak, baina 1660an berrezarri zen.

Gaur egun, rol sinboliko eta tradizionala du. 1911n, Parliament Acta onartu zen: horren bidez, lordek, aurrekontuak izan ezik, lege ororen onarpena urtebete atzera lezakete, baina sekula ez arbuiatu. 1968an, bertako partaideen pribilegio aristokratikoak amaitu nahi zituen erreforma egitasmo bat onartu zen. Tony Blairren gobernuak ganbera horri garrantzia kentzeko erreforma legegileak segitu zituen; 1999an, lordak oinordekotzarik gabekoak zirela adierazi zen, baizik eta aristokraten artean aukeratuak.

Egun, soilik Norfolkeko Dukea eta Choldmondleyko Markesa oinordekotzadun lord bakarrak dira, Estatuko Ofizial Handiak izateagatik. Norfolkeko Dukeak legebiltzarra irekitzen du; halaber, errege-erreginen koroaketaz eta estatu hiletez arduratzen da.

1998 eta 1999 bitartean, Augusto Pinochet jenerala auziperatzeko ere erabili zen Lorden Ganbera: Londresen 1998ko urriaren 16an atxilotua izan zen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu