[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Libano[1] (arabieraz: لبنان‎ Libnān edo Lubnān, lɪbˈneːn ahoskatua; aramera: לבנאנ), ofizialki Libanoko Errepublika (arabieraz: الجمهورية اللبنانية‎ Al-Jumhūrīyah Al-Libnānīyah, elˈʒʊmhuːɾɪjje l.ˈlɪbneːnɪjje ahoskatua) Ekialde Hurbileko estatua da, Mediterraneo itsasoaren ertzean kokatua. Mugakide ditu Israel hegoaldean eta Siria ipar eta ekialdean. Libanoko bandera eta armarrian, Libanoko zedroa agertzen da, herrialdearen eta diasporaren ikur nagusia.

Libanoko Errepublika
الجمهوريّة اللبنانيّة
(Al-Jumhuriyah al-Lubnaniya)
Ereserkia: Lebanese national anthem (en) Itzuli
Goiburua: Koullouna Lil Watan, Lil Oula wal'Allam
("Denok!! Gure Nazio, Ikur eta Aintzarentzat!")

Libanoko bandera

coat of arms of Lebanon (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaBeirut
33°53′13″N 35°30′47″E
Azalera10.452 km²
Punturik altuenaQurnat as-Sawda (3.088 m)
Punturik sakonenaMediterraneoa (0 m)
KontinenteaAsia
MugakideakSiria eta Israel
Administrazioa
Gobernu-sistemaerrepublika parlamentarioa
Libanoko presidenteabaliorik ez
LegebiltzarraParliament of Lebanon (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria6.100.075
Dentsitatea583,63 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagizonezko: 18
emakumezko: 17
Emankortasun-tasa1,714 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak201.675 (2012)
Bizi-itxaropena79,584 (2016)
Giniren koefizientea31,8 (2011)
Giza garapen indizea0,706 (2021)
Ekonomia
BPG nominala51.844.487.742,023 $ (2017)
BPG per capita8.808 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa88.271.354.736 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn14.512,689 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala1 % (2016)
Erreserbak55.411.532.096 $ (2017)
Inflazioa3,1 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1943ko azaroaren 22a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+961
ISO 3166-1 alpha-2LB
ISO 3166-1 alpha-3LBN
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.NEMA 1-15 (en) Itzuli, NEMA 5-15 (en) Itzuli, europar loki, AC power plugs and sockets: British and related types (en) Itzuli eta BS 1363 (en) Itzuli
Internet domeinua.lb

Hiriburua Beirut da.

Geografia

aldatu
 
Libano satelite irudian

Libano Ekialde Hurbilean dago, Mediterraneo itsasoaren ertzean (225 km-tako kostaldea du). Siriarekin muga egiten du iparralde eta ekialdean (375 km) eta Israelekin hegoaldean (79 km).

Ekialdeko lurralde txiki bat (Bekaa) eta kostaldea albo batera utziz gero, Libano herrialde menditsua da. Iparraldean dago Libanoko mendirik garaiena, Qurnat as-Sawda, 3090 metrokoa. Hegoalderantz jotzean, mendiak mendixka bihurtzen dira, Galileako mendiekin (Israel) bat egiteraino.

Libanok klima mediterraneo epela du. Kostaldean neguak euritsuak eta freskoak izan ohi dira eta udak beroak eta hezeak. Barrualdera klima gero eta kontinentalagoa nagusitzen da, mendi inguruetan bereziki; han sarritan izan ohi dira elurteak neguan. Orokorrean eskualde euritsua da, inguruko beste herrialdeekin konparatuz gero behintzat. Hala ere, ipar ekialdeko zenbait lurraldetan mendi garaiek euria sartzea eragozten dute eta ondorioz, euri kopuru oso txikiko eskualdea da.

Ekonomia

aldatu

Libanoko ekonomiaren oinarria merkataritza izan da tradizioz, eta Beirut izan zen garai batean Ekialde Hurbileko finantzagune nagusia. Industriak ere (petrolio findegiak, ehungintza, etab.) garrantzi handia izan zuen eta zerbitzuetan ziharduten langile askok gerra aurretik.

1975-1991 bitarteko gerra zibilak, ordea, kalte handiak ekarri zizkion Libanoko ekonomiaren azpiegiturari, nazioaren ekoizpena erdira murriztu zuen eta galarazi egin zuen ordu arte Ekialde Hurbilean biltegi eta finantzagune nagusi gisa izandako nagusitasuna. Gerra amaiturik, gobernu zentralak kontrola berreskuratzeko ahaleginak egin zituen, zergak biltzen hasi zen eta portu nagusien gaineko eskumena lortu zuen.

Ekonomia suspertzeko neurriak hartu ziren eta 1993an "Horizon 2000" egitasmoa antolatu zen, hamar urtean Libanoko ekonomia berreraikitzearren eta garai bateko lekura itzultzearren diru inbertsio handiak egiteko helburuarekin. Horrela, 1994an barne produktu gordina % 8 igo zen, eta % 7ko igoera izan zuen hurrengo urtean. 1996an, dena den, Israelen erasoen ondorioz eten egin zen Libanoko ekonomiaren hazkundea.

1992-1998 urteetan asko murriztu zen inflazioa, % 100etik % 5era, eta atzerriko inbertsioek igoera ikusgarria izan zuten. Lan handiak egin dira herrialdea berreraikitzeko, bai finantza egiturei eta bai azpiegitura fisikoei dagokienez, eta zailtasunak gorabehera (1997an, estatuaren aurrekontuaren % 71 erabili zen zorrak ordaintzeko; espekulazioa izugarri zabaldu zen, etxebizitzena batez ere, eta merkatuan zirkuitu paraleloak antolatu ziren; langabezia % 20ra iritsi zen; alokairuak % 20 igo ziren 1998an…), 2006an Israelgo armadaren eta Hezbollahren artean gerra lehertu arte hazkunde nabarmena izan zuen Libanoko ekonomiak.

Aipatzekoa da egoera politikoa oso ezegonkorra izan arren, turismoak ere hazkunde nabarmena izan zuela gerraren aurretik. Gerrak, ordea, kalte larria eragin zion Libanoko ekonomia ahulari, turismoari nagusiki. Harrezkero egoera politikoa oso nahasia izan da, ekonomia ,ordea, suspertzen ari da, pixkanaka.

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Libanoko historia»
 
Jupiter-Baal tenplua (Baalbek)

Libano, Feniziaren oinordekoa eta kristautasunaren sorleku historikoa, Otomandar Inperioak okupatu zuen XVI. mendean. Ondoren, Frantziaren protektoratua izan zen, Lehen Mundu Gerran turkiarrak garaitu zituztenetik 1943an independentzia lortu zuten arte. Libanoko historia independentziaren ondoren, oreka eta gatazka aldizkako garaiez osatua dago. Honi garapen ekonomiko handia lotu behar zaio, Beirutek duen finantza eta merkataritza garrantzi handia dela-eta. Libano Ekialde Hurbileko Suitza ezizena zuen 1970eko hamarkadaren amaiera arte, musulman eta kristauen arteko gerra zibila piztu zen arte, alegia.

1948an, Lehen gerra arabiar-israeldarraren ondoren, 100.000 iheslari palestinar joan ziren Libanora, Israelgo Estatuaren aldarrikapena zela-eta. Beste hainbat iheslari gehitu zitzaien 1967ko Gerraren eta Irail Beltzaren ondoren. 1975an, Libanon zeuden palestinarren kopurua 300.000 ingurukoa zen. Egoera jasanezin hori izan zen gerra zibila piztu izanaren arrazoietako bat, 1975eko apirilean, eta herrialdea gobernu eraginkorrik gabe aurkitu zen.

 
Rafik Haririren hil-kapera (2005)

Gerra Zibilean kristauak eta musulmanak aurka aritu ziren: alde batean, gehien bat kristau maronitek osatutako miliziak, batez ere Katā'eb alderdikoak, Bachir Gemayel-ek gidatua; beste aldean libanoar sunitar eta xiitarrek eta palestinarrek osatutako koalizioak. 1976an, kristau maronitak eta haien aliatuak (Sulaymān Frānjiyye eta Camille Sham‘ūn presidente izandakoaren miliziak) garaitzen zihoazen. Horregatik, Arabiar Ligak esku-hartzea erabaki zuen Riadeko Itunean, estatu arabiarrek osatutako tropak bidaltzea, nahiz eta berez Siriak kontrolatuak egon. Horrek, gogor erasoz berehala bakea inposatu zuen, palestinarrak eta haien aliatuak zalantzarik gabe kolpatuz (Tell el-Za'tar iheslari palestinarren eremuko sarraskia, 1976). 1978an, maronitek siriarren nahia ulertu zuten, hau da, baketze indarren atzean herrialdea okupatzea eta kontrolatzea zela helburu, "Siria Handia" ideia zaharra lortu nahian. Urte bereko irailean okupazioa argi geratu zen, nahiz eta arabiar estatuen gaitzespena jaso. Siriar indarrak Libanon gelditu ziren, hala bertako politika baldintzatzen zutela. 2005eko apirilean , berriz, alde egin behar izan zuten, Rafik Al-Hariri lehen ministroaren hilketaren ondoren egindako manifestazioak zirela eta.

Gobernua eta administrazioa

aldatu

Libanok 1943an lortu zuen burujabetasuna, eta komunitate guztien arteko elkarbizitza iraunarazteko moduan antolatu behar izan zen gobernua; horrela, lehendakaria kristau maronita, Lehen Ministroa musulman sunnia eta legebiltzarreko eleduna xiita dira.

1989ko hitzarmen baten ondorioz, legebiltzarra kristauez eta musulmanez dago osatua, kopuru berean. Nazio biltzarreko ordezkariak, beraz, ordezkari erlijiosoak dira, ordezkari politikoak baino gehiago. Izan ere, biztanleen atalean ikusi den bezala, sekten arabera antolatuta dago Libanoko gizartea eta politika.

Horrela, alderdi politikoen moduan diharduten hainbat eta hainbat talde daude, buruzagi baten inguruan ideia etniko, ekonomiko eta, batez ere, erlijiosoengatik bildutako jarraitzaileez osatuak.

Libano errepublika presidentzialista da; gaur egun indarrean dagoen konstituzioa 1926an idatzi zen, baina hainbat aldiz berridatzi da, 1995ean azkenekoz. Lehendakaria nazio biltzarrak aukeratzen du sei urtez behin, eta honek izendatzen du Lehen Ministro eta gobernuburua.

Banaketa administratiboa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Libanoko banaketa administratiboa»
Libanoko eskualde eta probintziak 
Libanoko eskualde eta probintziak

Libanoko sei eskualdetan banatua dago, muhafazah izenekoak. Hauek barrutitan banatzen dira (qadaa).

  1. Beirut (Beirut)
  2. Libano Mendia (Baabda)
  3. Iparraldea (Tripoli)
  4. Bekaa (Zahleh)
  5. Nabatieh (Nabatieh)
  6. Hegoaldea (Sidon)

Biztanleak

aldatu

Ekialde Hurbileko estatuen artean, Libano da biztanle dentsitaterik handiena duen herria (358 biztanle km2-ko), eta askotariko jatorri etniko eta erlijioetako biztanleez osatua da gainera.

Inperio otomandarraren garaietako sistema bat izan dute elkarbizitzarako oinarri, baina sistema horrek eragin duen konfesionalismoak alderdi politikoen gisako erakunde bihurtu ditu erlijioak, eta gizataldeen arteko hasierako oreka kaskarra eten egin da.

Libanoko biztanle gehienak arabiarrak dira, horien artetik libanoarrak % 82; gainerakoetan, garrantzi handiko taldea osatzen dute palestinarrek –iheslariak, gehienak– eta siriarrek. 2007an, 352.800 errefuxiatu eta asilo eskatzaile zeuden Libanon, palestinarrak gehienak.

Bestalde, libanoarren 18 milioi ondorengo daude munduan barreiatuta, gehienak kristauak, batez ere Brasilen. Biztanleen % 87 inguru (1995) hirietan bizi da, eta gerraren ondoren nabarmendu da, batez ere, hirietarako joera. Bizi itxaropena 72 urtekoa da batez beste. Hezkuntzari dagokionez, doakoa da baina ez derrigorrezkoa; dena den, Libanok alfabetatze maila altua du (% 90 ingurukoa), beste herrialde arabiar batzuen aldean.

Erlijioa

aldatu

Libanoko biztanleak talde erlijiosoetan bildu ohi dira. Erlijio bakoitzak bere gune propioak ditu eta bizitza nahiko autonomoa izaten dute. Estatuko botereak erlijioaren arabera banatzen dira. Presidentea kristaua da, lehen ministroa musulman sunia eta parlamentuko lehendakaria musulman xiita.

Estatistiken arabera, biztanleen %59 musulmana da (suniak, xiitak...) eta %39 kristaua (maronitak, greziarrak, armeniarrak, melkitak, asiriarrak, katolikoak...). Erlijioari dagokionez, musulman xiitak dira % 40 inguru, eta suniak % 27. Horrez gainera kurduak ere badaude eta Palestinako 394.532 iheslari arabiar.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu