Leopold Stokowski
Leopold Anthony Stokowski (Londres, Ingalaterra, 1882ko apirilaren 18a -Nether Wallop, Hampshire, Ingalaterra, 1977ko irailaren 13a) Ingalaterran jaiotako Estatu Batuetako orkestra-zuzendaria izan zen.
Biografia
aldatuLondresko Royal College of Music ikastetxean eta Oxforden egin zituen musika-ikasketak. 1912-1941 urte-bitartean Filadelfiako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari izan zen; 1941-1944 urte-bitartean NBC Orkestra Sinfonikoarena; 1944-1945 urteetan, berriz, Arturo Toscaninirekin batera, New Yorkeko Orkestra Sinfonikoarena; eta 1949-1950 urteetan, Mitropoulosekin, hiri bereko Orkestra Filarmonikoarena.
1962tik aurrera, New Yorkeko American Symphony Orchestra orkestraren zuzendari izan zen. Musika berriaren aldeko izan zen, eta obra berri asko estreinatu zituen New Yorken, besteak beste, Alban Bergen Wozzeck. Bachen lanen moldaketa ugari egin zituen, eta Music For All of Us (1943, "Musika guztiontzat") liburua argitaratu zuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.