[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

La Litera (La Llitera katalanez eta A Litera aragoieraz) Huescako probintziaren ekialdean dagoen eskualde mugakidea da, Aragoiko autonomia erkidegoaren barruan (Espainia) eta Lleidako probintzia]]ren ondoan (Katalunia).

Eskualdearen kokapena Aragoiren barruan.

Ekonomia abelzaintzan eta nekazaritzan sustatuta dago, eta arlo horiekin eta energia alternatiboekin lotuta dute industria.

Herriburuak dira Tamarit de Llitera eta Binéfar. Azalera 733,9 km²-koa dauka eta 2002an 18.666 biztanle zituen.

Historia

aldatu

120.000 urte baino gehiagotan populaturik, Brontze Aroan eta iberiar garaian bereziki, aztarna arkeologikoek eskualdearen aberastasuna islatzen dute. Denboran aurrera osorik okupatu zuten musulmanek, Al-Andaluseko goiko mugetan, eta kristauek birkonkistatu zuten XII. mendearen erdialdean.

Geografia

aldatu

Mugakideak

aldatu

Eskualde mugakideak ditu iparraldean Ribagorza, ekialdean Noguera eta Segrià (Lleidako probintzia), hegoaldean Cinca Beherea, mendebaldean Cinca Erdialdea eta ipar-ekialdean Somontano de Barbastro.

Ingurune naturala

aldatu

Eskualdeko iparraldea aurre-piriniotan kokatuta dago n, Ribagorzaren jarraipen geografiko moduan. Zelaietan zerealak eta olibondoak tartekatzen dira artadiekin. Hegoaldean ordea Ebroko lautada dago. Ekialdean, bestela, Vessants de la Noguera Ribagorçana eta Serra Llarga-Secans de la Noguera ditu mugakideak.

Udalerriak

aldatu
  1. Binéfar: 9.482 biztanle (2011).
  2. Tamarite de Litera-Tamarit de Llitera: 3.711 biz.
  3. Altorricón-El Torricó: 1.492 biz.
  4. Albelda: 839 biz.
  5. Alcampell: 762 biz.
  6. Esplús: 654 biz.
  7. San Esteban de Litera: 509 biz.
  8. Vencillón-Vensilló: 467 biz.
  9. Castillonroy-Castellonroi: 380 biz.
  10. Peralta de Calasanz: 243 biz.
  11. Camporrells: 182 biz.
  12. Azanuy-Alins: 181 biz.
  13. Baldellou: 119 biz.
  14. Baells: 114 biz.

Kanpo estekak

aldatu