[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/


Kromatografia (Grezieraz χρώμα:kroma, kolorea eta γραφειν:"grafein" idatzi) makromolekulak banatzeko teknika bat da. Egungo laborategietan nahasketa ezezagunen konposizioa jakiteko erabiltzen da. Kromatografía euskarri beretik abiadura desberdinez higitze diren nahasketa bateko osagaiak banantzean datza.

Landare baten pigmentoak banatzeko egindako kromatografia

Kromatografia teknika askoren bidez egin daiteke, baina denetan fase egonkorra (zutabearen barnean kokatutako matrazea, substantzia adsorbatzailea) eta fase mugikorra (disolbatzean sortutako nahasketa) bereizten dira.

Kromatografia likidoan disolbatzaile batean disolbatzen da bere osagai kimikoetan banatu nahi den nahasketa. Ohiko kromatografiak fase geldikor bat du (euskarri solido batean material adsorbatzaile duena -paper xurgatzailea, adibidez) eta fase higikor bat (disolbatzaile bat, banatu nahi den substantziarekin). Disolbatzailean dagoen osagai bakoitza fase geldikorrean mugitzen da berezko abiadura batekin, eta gehiago ala gutxiago mugitzen da euskarrian. Horrela identifika daiteke euskarri gainean dagoen osagai kimiko bakoitza.

Gasen kromatografia gas baten osagaiak banatzean eta identifikatzean datza. Fase geldikorra solido zein likidoa izan daiteke, zutabe luze batean egonik, eta bertatik igarotzen da analizatu nahi den gasa (fase higikorra).


Kanpo estekak

aldatu