[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Javako gizakia (Homo erectus erectus) Homo erectus espezieko aurkitu zuten lehenengo espezimena izan zen. Eugène Duboisek Trinilen (Javan) 1891n aurkitu zuenean Pithecanthropus erectus izendatu zuen.

Javako gizaki
Pleistozeno 1,81 Ma-1,66 Ma

Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaHominidae
GeneroaHomo
EspezieaHomo erectus
Azpiespeziea Homo erectus erectus

1930eko hamarkadan Ralpf von Koenigswald alemaniar paleontologoak aztarna berriak topatu zituen, bai Trinilen eta baita Sangiranen ere, handik 75 kilometrora.[1]

1940an Franz Weidenreichek Homo erectus iavanensis izendatu arren, lau urte geroago Dobzhanskik Homo erectus erectus izendatu zuen behin betiko.

Garezurraren tamaina 940 ml-koa zen, egungo gizakiaren 1.200-1.500 eta gorilaren 600 ml artekoa. Nahiz eta haren burmuinak hizkuntza kontrolatzen duen zatia izan, ez dakigu hitz egiten ote zuen. 1,70 metro luze zen, 70 kilogramo inguru zituen eta zutik ibiltzen zen[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. Koenigswald, G.H.R. von. (1938). Ein neuer Pithecanthropus-Schädel. Koninklijke Akademie van Wetenschappen, 185-192 or..
  2. Crusafont, M.; Meléndez, B.; Aguirre, E.. (1986). La evolución. in: Biblioteca de Autores Cristianos. (4.a. argitaraldia) Madril: La Editorial Católica, S.A, 522-598 or. ISBN 978-84-220-0676-3..