Izu uharteak
Izu uharteak[1] (japonieraz: 伊豆諸島 Izu-shotō )
ekialdeko Ozeano Barean dagoen uhartedi da, Tokioko prefeturan dagoena. Uharte guztiak batera 301'56 km²-ko azalera hartzen dute eta populatuak dauden bederatziek 24.645 biztanle dituzte.
Izu uharteak | |
---|---|
Bertako izena | 伊豆諸島 |
Geografia | |
Kokapena | Ozeano Barea |
Azalera | 301'56 km² |
Politika | |
Herrialdea | Japonia |
Prefetura | Tokio |
Gizartea | |
Biztanleria | 24.645 bizt. |
Uharteak
aldatuHona hemen uhartediko uharte nagusiak:
Izena | Azalera (km²) | Populazioa (2007) |
---|---|---|
Izu Ōshima (伊豆大島) | 91'06 | 8.472 |
Hachijō-jima (八丈島) | 69'54 | 8.363 |
Miyake-jima (三宅島) | 55'48 | 2.382 |
Nii-jima (新島) | 23'53 | 2.423 |
Mikura-jima (御蔵島) | 20'58 | 313 |
Kōzu-shima (神津島) | 18'87 | 1.914 |
Aogashima (青ヶ島) | 5'98 | 423 |
Tori-shima (鳥島) | 4'79 | 0* |
To-shima (利島) | 4'12 | 304 |
Shikine-jima (式根島) | 3'9 | 600 |
- Tori-shimak 1902an 150 biztanle zituen baina sumendiaren eztandak denak hil eta ez da berriz populatua izan.
Administrazioa
aldatuHiru suprefeturatan banatzen dira uharteak, Hachijō, Miyake, eta Ōshima, denak Tokioko prefeturaren menpe.
Historia
aldatuEdo Aroan hainbat uhartetan kriminalak deserriratu ziren. Meiji garaian bertakoen ekonomia garatu zen batez ere arrantzan, zeta ekoizpenean eta nekazaritzan oinarrituz. 2000 urtean Oyama sumendiaren eztandaren ondorioz Miyake-jimako populazioak alde egin behar izan zuen eta ez zen 2005 arte itzuli.
Ekologia
aldatuIzu uharteak Japoniako uharte handietatik nahiko gertu daude eta ondorioz hango espezieek kolonizatu izan dituzte.
Iruditegia
aldatu-
Mihara mendia Izu-Ōshima uhartean.
-
Hachijō-jima uhartea.
-
Miyake-jima uhartea.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-26).