Itxaso Atutxa
Miren Itxaso Atutxa Atutxa (Indautxu, Bilbo, Bizkaia, 1967ko ekainaren 19a) bizkaitar politikari jeltzalea da. Euskal filologiako ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. 2013ko otsailaren 21etik Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria da, kargu horretan egon den lehen emakumezko jeltzalea. Alderdi bereko Aitor Esteban du senar.
Itxaso Atutxa | |||
---|---|---|---|
(2018) | |||
2013ko otsailaren 21a - 2024ko azaroaren 23a ← Andoni Ortuzar - Iñigo Ansola → Hautetsia: Bizkaia | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Itxaso | ||
Jaiotza | Bilbo, 1967ko ekainaren 19a (57 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Bizilekua | Zeberio | ||
Familia | |||
Aita | Javier Atutxa | ||
Ezkontidea(k) | Aitor Esteban | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea : filologia | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Lantokia(k) | Bilbo | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Biografia
aldatuIndautxu auzoan jaioa, Deustuko Ikastolan egin zituen lehen ikasketak, bigarren hezkuntza La Salle ikastetxean, eta gero euskal filologiako karrera Deustuko Unibertsitatean.
1984an hasi zuen militantzia Euzko Alderdi Jeltzalean, Deustuko Batzokiaren bitartez.
Euskal Telebistako informazio zerbitzuetan izan zen 1987 urtean, oraindik ikasten ari zela. handik bi urtera, Saio eta Entretenimenduen departamentura sartu zen, lehenengo erredaktore gisa eta gero Saioen koordinatzaile gisa. 1990tik 1993ra bitartean, zuzendari eta ekoizle lana egin zuen. 1994 eta 1995 urteetan, Bizkaiko Ikusentzunekoen Elkarteko arduraduna izan zen[1].
1995etik 2009ra, Emakundeko zuzendaritza batzordekoa izan zen, Eusko Legebiltzarrak izendatuta[2].
1996an, 3Koma produkzio etxean sartu zen, zuzendaritza eta ekoizpen lanak bateratuz, eta urtebete geroago enpresako bazkide bilakatu zen[1].
Javier Atutxa politikari jeltzale zenaren alaba da. Aitor Esteban jeltzalearekin ezkonduta dago eta Zeberion dute bizitokia: han, Atutxa alkateorde izan den.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Batzarra, Euzkadi Buru. «Gure Burukideak: Itxaso Atutxa Atutxa» www.eaj-pnv.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Itxaso Atutxa, la mujer con más poder en la historia del PNV» El Correo 2013-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
Aurrekoa Andoni Ortuzar |
BBBko presidentea 2013ko otsailaren 21etik 2024ko azaroaren 23raino |
Ondorengoa Iñigo Ansola |