Irudi gorrien zeramika
Irudi gorrien zeramika greziar zeramikako estilo figuratiborik garrantzitsuenetako bat da. Atenasen garatu zen K. a. 530ean eta K. a. III. menderarte erabili zen. Aurretik nagusi izan zen irudi beltzen zeramika ordeztu zuen hamarkada batzuen ondoren. Bere izena atzealde beltzean irudikatuta dauden irudi gorriengatik jasotzen du, aurreko estiloarekin kontrastea eginez, atzealde gorrian irudikatutako irudi beltzak zituena.
Atikaz gain, ekoizpen eremurik garrantzitsuenak Magna Graecian (gaur egungo Italiar penintsularen hegoaldea eta Sizilia uhartea) egon ziren. Estiloa Antzinako Greziako beste toki batzuetan adoptatu zen. Etruria Greziatik kanpo ekoizpen eremu garrantzitsu bat izan zen.
Irudi gorrizko atikar ontziak Grezia guztian eta Mediterraneotik haratago esportatu ziren. Denbora askoan zehar, kalitatezko zeramikaren merkatuan nagusi izan ziren. Soilik ekoizpen gune gutxi batzuk lehiatu ahal izan zuten Atenasekin, berrikuntza, kalitate eta ekoizpen ahalmenari dagokionez. 40.000 ale eta ontzi zati baino gehiagok iraun dute egundaino. Bigarren ekoizpen gunerik garrantzitsuena zen Magna Graeciatik 20.000 ale kontserbatu dira.
Hauek aztertu zituzten lehenak izan ziren John D. Beazley eta Arthur Dale Trendallen garaitik asko aurreratu da arte honen estiloaren azterketan, ontzi askoren fabrikazioa artista edo eskola zehatzei eman zaielarik. Irudikatutako irudiak antzinako Greziako mitologia, ikonografia, eguneroko bizitza eta kulturaren historia aztertzeko ebidentzia ordezkaezinak dira.
Irudi gorrien agerpena
aldatuK. a. 530 inguruan, Andozides atenastar buztingilearen lantegian, irudi beltzezko zeramika tradizionalaren ordez irudi gorrizko zeramikaren estiloa ezarri behar zuen berrikuntza teknologikoa garatzen ari zen (ontziaren hormak osorik estaltzen zituen barniz geruzatik erreserbatuak). Andozidesek irudi beltzak ordeztu zituen, anfora panatenaikoetan izan ezik.
Teknika berri honek errealitatetik gertuago zegoen irudikapen bat ahalbidetzen zuen, irudiei teknika zaharrak itzalaren opakotasunarekin modu ez naturalean zehazten zuen argia itzuliz.
Zeramika mota honen aitzindariak K. a. VI. mendearen amaieran Eufronios, Eutimides eta Finzias izan ziren, artean eta bizitzan elkartuak, errepliken elkartruke bizitik ebazten denez, lagunen arteko elkarrizketa bezala, euren ontzietako elezahar ugarietan ikusten dena. Aristokrata gazteei eginiko erreferentziek Atenaseko urrezko gazteriarekin kontaktuak iradokitzen dituzten bitartean.
Eufroniosen ibilbidea, ikusmeneko arazoren batek goizegi hautsia Beazleyren hipotesi baten arabera, eskortzoari eta gizonen anatomiaren analisiari aurre egiten dien energiagatik bereizten da, eskultura garaikidearen eboluzioarekin bat datorrelarik, bereziki baxuerliebeetan.
Eutimides, aldiz, joera sintetiko baten eredua da, non inguruaren arintasunak muskulaturaren zatiketaren gordintasuna leuntzen duen.
Aipaturiko aitzindariek ohi tamaina handiko ontzietan margotzen badute, handitasunerako duten joera goraipatzen dutenak, kalkulu estadistiko batek irudi gorrien lehen garaian margotutako hamar ontzitik zortzi kilix motakoak direla adierazten du, hau da, bi kirten dituen ontzi bat, eta, kanpoaldeko hormak ezezik barnealdeako zirkulua, tondoa deritzona ere margotuta duena.
Kilixa da irudi gorriak margotzeko formarik gogokoena garai arkaiko eta serioetan. Hauen apainketan espezialistak, beste batzuen artean, Oltos, Epikteto, Panaitioseko margolaria, Onesimos (azken bi hauek Eufroniosen eskolakoak, beharbada pertsona bakarra ziren eboluzio artistikoaren fase ezberdinetan), Brygos margolaria, Makron, hauek berriagoak, eta [[Durides] dira, azken honek artista garai luzea izan zuelarik, K. a. 500etik K. a. 460 arte.
Egunerokoa eta heroikoa, banakakoa eta kolektiboa den errealitatearen laburpen handi bat, ahal ziren erregistro guztietan, gerra eta orgien bortizkeriatik hasi eta jainkoen izukaitzeneraino dihoa kanpoaldeko jarraikako errenkadetan, eta oso gertakari aipagarriekin berrinterpretatzen da ontzien barnealdean.
Heroien irudikapenetan Heraklesek bere nagusitana Teseori uzten dio, Klistenes legegileak kodetutako demokrazia berriaren testuinguru ideologikoan.
Gizonezkoen biluztasunak, eta ondoren emakumezkoenak, Onesimosen eskutik, egitura koherentzia handi bat hartzen du, keinu atletikoak goraipatua, eta agure eta gaztearen espresioak ere hasten dira agertzen Brygos margolariaren sorta aberatsean.
Baina irudi gorrien zeramografiaren bigarren belaunaldiko pertsonaiarik aipagarrienak, pisistratotarren erorketatik atenastar inperialismoaren garaipen bikoitzera doazen hiru edo lau hamarkadetan, Kleofrades margolaria eta Berlingo margolaria dira, ezberdinak baina gehigarriak: lehena, beharbada korintoarra, Eutimidesen ikaslea, narrazio piktorikoaren komunikazio ahalmenak saiatzeaz aspertzen ez dena, eta Berlingoa, izaera kontenplatibokoa, kaligrafia argiarekin eta marrazkiaren erabateko ziurtasunez, ontziaren albo banatan irudi bat edo gutxi marrazten dituena, sekula nabarmena ez den baina nahiko argi ulertzen den testuinguru narratibo batetik isolatua.
Irudi gorrien teknikan, hondoa margo beltzez betetzen da, eta soilik xehetasun txikiak margotzen dira, margotu gabeko zatiek atenastar buztinaren kolore gorria hartzea ahalbidetuz, oxigenoaren presentzian errea izan ondoren.
Irudi gorrien teknika
aldatuIrudi gorrien zeramikazko zati bat sortzeak buztingilea eta margolariaren arteko elkarlaguntza estu bat eskatzen zuen. Buztingileak forma emango zion buztin zatiari eta margolariari ematen zion buztina oraindik bustia zegoen bitartean. Margolariak ontzia hondoko koloreak eta xehetasunak jartzeko egurrezko edo hezurrezko xiringa bati eragiten zion ahotxo bat zuen gozogintzan erabiltzen den antzeko mahuka baten antzeko tresna bat erabiliz margotzen zuen.
Margoak kolorea soilik behin labetik atera ondoren hartzen zuenez, margolariak ia buruz margotu behar zuen, bere aurreko lana ikusi ezinda. Gainera, koloreak buztina bustia zegoen bitartean eman zitezkeen, eta, beraz, margolariak oso azkar lan egin behar zuen. Irudi gorrien teknikarekin margotutako kratera handietan honek hamarnaka milaka lerro aplikatu zirela esan nahi du, bakoitza hain zuzen ere behar zen tokian amaitzen zen lanaren xehetasun trinkoan kointzidentziak eragozteko. Muga hauek gora-behera, irudi gorrien margolariek trinkoa eta xehetasunez betea zen estilo bat garatu zuten.
Irudi beltzen lehen teknikan lan egin zuten margolariak euren irudiak batzuk besteengandik ondo bananduak mantentzera behartuak izan ziren, baita euren marrazkiaren konplexutasuna mugatzera ere; lehen planoko elementu guztiak itzal beltz berarekin estaliak ziren unetik, kointzidetzen zuten bi irudi ezberdinezinak izan zitezkeen. Zirriborro sinpletik haratagoko xehetasun anatomikoak ia ezinezkoak ziren irudi beltzen teknikan, irudi beltzetatik soilik kolore kopuru mugatu bat (nagusiki zuri gordin bat) nabarmenduko zirenean.
Kontraste bezala, irudi gorrien teknikak askatasun handiagoa ahalbidetu zuen. Irudi bakoitza hondo beltzaren aurka siluetatua izan zen, antzokiko argiak argitua izan balitz bezala, eta gorria beltzaren gainean askoz eskema naturalagoa zenez, artistak erabil zitzakeen kolore aniztasun handiagoarekin batera, irudi gorrien margolariek xehetasun anatomikoak zehaztasun eta barietate handiagoz erretratatzea ahalbidetu zuen.
Margolarien talde aitzindariak bereziki irudi gorrien teknika aurretik lehenagoko estiloetan sekula ikusi ez zen naturaltasun bat lortzeko erabili zuen. Gizakiak eta animaliak postura naturalistetan anatomia eskematiko baina zehatzetan erretratatuak izan ziren, eta eskortzo eta ilusiogile perspektibaren teknika irudi gorrien teknikaren askatasun erlatiboa erabili ahal izateko garatu zen. Ondorengo artistek, irudi gorrien teknikaren mugak aztertuz, berriz zuria erabili zuten xehetasun kolore bezala (ia utzia izan zena irudi gorrien teknikaren amaieran), eta urre kolorearen erabilera zabala irudi gorrien estiloan integratu zen.