Isilpeko polizia
Isilpeko polizia edo Polizia sekretua, sekretupean lan egiten duen polizia erakunde bat da, eta sarri, baliabide terroristak erabiltzen ditu oposizio politikoa, ezadostasunak eta sedizioa ezabatzeko, edo polizia estatua sustatu eta indartzeko baliabide bezala.
Demokrazia bidez zuzentzen diren estatuen gehiengo handi batek ere, isilpeko polizia erabiltzen dute euren Adimen Zerbitzuetan. Ohi, zerbitzu honek, metodo demokratiko eta legezkoak erabiltzen ditu, Estatuaren osotasuna babesteko euren xedea lortzeko, batzuetan, bere funtzio berezietatik at dauden gauzak egiten dituzten arren, eta orduan, zalaparta handia sortzen da.
Demokratikoak ez diren estatuetako isilpeko poliziaren adibideak
aldatuIsilpeko polizia nazia
aldatu- Gestapoa Alemania nazian (izena Geheime Staatspolizeiren laburdura da, Estatuko Isilpeko Polizia alemanieraz)
Isilpeko polizia faxistak
aldatu- OVRA Mussoliniren Italian
- Kempeitai Japonia inperialean
- PVDE/PIDE/DGS Portugalen
Isilpeko polizia komunistak
aldatu- Stasia Alemaniako Errepublika Demokratikoan
- Cheka Errusiar Iraultzaren lehen egunetan
- NKVDa Stalinen SESBen
- KGBa SESBen
- ÁVHa Hungaria komunistan
- Securitatea Errumania komunistan
- Sigurimia Albania komunistan
- StBa Txekoslovakia komunistan
- Urząd Bezpieczeństwa (UB) eta ondoren Służba Bezpieczeństwa (SB) Polonia komunistan
Isilpeko polizia Ekialde Ertainean
aldatu- SAVAKa iraultzaren aurreko Iranen
- VEVAKa gaur egungo Iranen
- Mukhabarata Iraken Saddam Husseinen agindupean
Isilpeko polizia Latinoamerikan
aldatu- DINA Txilen, Augusto Pinocheten diktadura militarpean
- SIDEa diktaduraren kontrolpean 1976tik Jorge Rafael Videlarekin Argentinan. Gainera, armada, Argentinar Aire Armada, Itsas armada, Polizia Federala eta Probintzia Poliziaren adimen zerbitzu militarrekin elkarlanean aritzen zen. Erregulazio hau, bakarrik etsai politikoaren aurkakoa Malvinetako Gerraren aurretik eta gerra horretan zehar bakarrik agertu zen.
- DFSa, errepresio politikoaren protagonista izan zena Mexikon 1947tik eta Mexikoko "gerra zikina"rena 1960 eta 1970eko hamarkadetan.
Isilpeko polizia Kariben
aldatu- Tonton Macoute François Duvalierren Haitin, Papa Doc bezala ezagunagoa
- Adimen Zerbitzu Militarra Rafael Leonidas Trujilloren zerbitzupeko erakunde boteretsua Dominikar Errepublikan.